Ver el ORIGINAL en PDF

 

 

 

VI. GOGOA

 

Arrazoimena gogoa da, errealitate osoa izatearen ziurtasuna egia bihurtzen den heinean, eta arrazoimena bereburuaz jabetzen den heinean bere munduaren gisara eta bere munduaz jabetzen den heinean bere buruaren gisara.Gogoaren bilakatzea lehenengo higidurak erakutsi zuen, non kontzientziaren objektua, kategoria hutsa, arrazoimenaren adigai bihurtu zen. Arrazoimen behatzailean, Maren eta izatearen, berbaitarako izatearen etaberbaitan izatearen batasun huts hori berbaitana edo izate bezala determinatzen da, eta arrazoimenarenkontzientziak bere burua aurkitzen du. Baina behatze-ekintzaren egia bitartegabe aurkitzen duen sena horrengainditzea da, haren egiaren kontzientzia gabeko hor-izate horren gainditzea. Begietsitako kategoria, aurkitutakogauza, orain zerizan objektiboan bere burua norbera gisa dakien Niaren berbaitarako izate legez sartzen dakontzientzian. Edonola ere, kategoriaren determinazio hori, berbaitan izatearen aurka dagoen berbaitarako izate legez, aldebakarra da era berean, eta bere burua gainditzen duen unea. Horrela, kategoria bere egia orokorrean den bezaladeterminatzen da kontzientziarentzat, hots, berbaitan eta berbaitarako den zerizan bezala. Gauza bera osatzen duendeterminazio oraingoz abstraktu hori gogo-zerizana baino ez da; eta haren kontzientzia berari buruzko jakite formalbat, zeinak zerizanaren hainbat edukirekin dituen harremanak; kontzientzia hori egiatan substantziatik desberdintzenda oraindik banako-den baten gisara; eta nahierazko legeak ematen ditu, edo pentsatzen du legeak bere jakiteandituela, euren baitan eta euren baitarako diren moduan; eta bere burua horiek juzgatzen dituen boteretzat jotzen du.Edo substantziaren aldetik ikusita, hori berbaitan eta berbaitarako den gogo-zerizana da, oraindik bere buruarenkontzientzia ez dena. Baina berbaitan eta berbaitarako den zerizana, aldi berean kontzientzia bezala erreal dena etabere burua errepresentatzen duena, hain zuzen, gogoa da.

Horren gogo-zerizana dagoeneko substantzia etiko izendatu dugu; baina gogoa errealitate etikoa da. Kontzientziaerrealaren norbera da, zeinari aurkakotzen zaion edo, hobeto esanda, zeina bere buruari aurkakotzen zaion munduerreal objektibo bezala; baina mundu horrek, era berean, galdu egin du erabat arrotz baten esanahia norberarentzat, norberak hartatik banatutako berbaitarako izate menpeko edo beregain baten esanahia erabat galdu duen moduberean. Gogoa substantzia eta zerizan orokorra da, bere buruarekin berdina, iraunkorra, guztien egitearen oinarri etaabiapuntu higiezin eta haustezina, eta horien asmoa eta helburua da, autokontzientzia ororen pentsatutako berbaitangisa. Substantzia hori, era berean, emaitza orokorra da, zeina denon eta bakoitzaren egitearen bidez horien batasuneta berdintasun bezala sortzen den, zeren hori berbaitarako izatea baita, norbera, egitea. Substantzia den aldetikgogoa bere buruarekiko berdintasun aldaezina, zuzena da; baina berbaitarako izate bezala, deseginda dagoen, bereburua eskaintzen duen zerizan onbera da, non bakoitzak norberaren emaitza osatzen duen, izate orokorra urratzenduen eta hortik dagokion zatia hartzen duen. Zerizanaren desegite eta banakotze hori, hain zuzen, denon egiteareneta norberaren unea da; substantziaren higidura eta arima da, eta lortzen den zerizan orokorra. Hain zuzen, norberarengan desegindako izatea delako, ez da bizigabeko zerizana, baizik eta erreala eta bizia.

Gogoa, beraz, bere burua daraman zerizan absolutu erreala da. Orain arteko kontzientziaren forma guztiak horrenabstrakzioak dira; gogoak aztertzen dituelako, horien uneak bereizten dituelako eta bakoitzean luzatzen delako, horregatik dira hori. Halako uneen bakartze horrek aurrez ezarri behar du gogoa bera, eta horretan dirau; edohorretan baino ez da existitzen, existentzia den horretan. Horrela bakartuta, halako gisa izateko itxura dute; bainauneak edo desagertzen diren handierak besterik ez direla erakusten du bere oinarrira eta zerizanera aurrerantz egiteaketa itzultzeak; eta zerizan hori, hain zuzen, une horien higidura eta desegite hori da. Hemen, non gogoa edo horrekbere baitara egiten duen isla bere barnean ezarrita dagoen, gure erreflexioak gogora ditzake laburki alderdi honenarabera: une horiek kontzientzia, autokontzientzia eta arrazoimena ziren.

Gogoa, beraz, kontzientzia da oro har, zeinak sentipenezko ziurtasuna, hautematea eta adimena bere barnean hartzendituen, bere buruaren analisian honako une honi heltzen dion heinean: bere buruarentzat baden errealitateobjektiboa dela; eta honakoa baztertzen duen heinean: errealitate hori bere berbaitarako izate propioa dela.Analisiaren beste une honi eusten baldin badio, aldiz, hau da, bere objektua bere berbaitarako izatea dela, orduangogoa autokontzientzia da. Baina berbaitan eta berbaitarako izatearen bitartegabeko kontzientzia bezala, hau da, kontzientzia eta autokontzientziaren batasun bezala, gogoa arrazoimena daukan kontzientzia da; hau da, edukitzehitzak adierazten duen bezala, objektua bere baitan arrazoizko moduan determinatuta duen kontzientzia, edokategoriaren balioak determinatzen du objektua, baina halako moduan non objektuak bere kontzientziarentzat ezbaitauka oraindik kategoriaren balioa. Oraintsu aztertu dugun kontzientzia da gogoa. Gogoak daukan arrazoimen horiazkenean arrazoimen den aldetik begiesten du, edo bere barnean egiazko den edo bere mundua den arrazoimen denaldetik; eta, horrela, gogoa bere egian da; gogoa da, zerizan etiko erreala da.

Gogoa herri baten etikotasuna da, bitartegabeko egia den heinean; mundu bat den indibiduoa. Bitartegabe denhorren kontzientzia izateraino aurrera egin behar du, etikotasun ederra gainditu behar du eta tankera-segida batenzehar bere buruaren jakitea erdietsi behar du. Baina tankera horiek lehenengoetatik desberdintzen dira: horiek gogoerrealak dira, benetako errealitateak, eta kontzientziaren tankerak soilik izan beharrean mundu baten tankerak dira.

Mundu etiko bizia gogoa da bere egian; gogoa lehenengo aldiz bere zerizanaren jakite abstraktura ailegatzendenean, etikotasuna zuzenbidearen orokortasun formalean hondoratzen da. Bere barnean bikoiztuta dagoen gogoakbere osagai objektiboan, errealitate gogor batean bezala, bere munduetako bat deskribatzen du, garapenarenerresuma, eta horren aurrean, pentsamenduaren osagaian, sinesmenaren mundua, zerizanaren erresuma. Baina bimundu horiek, bere buruaren galtze horretatik bere baitara itzultzen den gogoak atzemanda, adigaiak atzemanda, nahastu eta irauli egiten dituzte ulermenak eta hedapenak, Ilustrazioak; eta Honatagoan eta Haratagoan zatituta etabananduta dagoen erresuma autokontzientziara itzultzen da, zeinak orain moraltasunean zerizantasun eta zerizan denaldetik bere burua norbera gisa ulertzen duen; bere mundua eta bere oinarria ez du ezartzen bere baitatik at, baiziketa dena bere barnean iraungitzen uzten du, eta jaidura gisa bere buruaz ziur dagoen gogoa da.

Mundu etikoa, Honatagoan eta Haratagoan urratuta dagoen mundua eta mundu-ikuskera morala, beraz, gogoakdira, zeinen higidura eta atzerakada gogoaren berbaitarako norbera sinplea izatera iritsiko diren, eta zeinen helburueta emaitza gisa gogo absolutuaren autokontzientzia erreala sortuko den.

 

A. Gogo erreala. Etikotasuna

 

Gogoa bere egia sinplean kontzientzia da, eta bere uneak sakabanatzen ditu. Ekintzak banatzen du gogoasubstantziaren eta horren kontzientziaren artean, eta bai substantzia bai kontzientzia banatzen ditu. Substantziazerizan eta xede orokor gisa agertzen da, bere buruaren aurrean banatutako errealitate bezala; amaigabeko erdiguneada autokontzientzia, zeina berbaitan bere buruaren eta substantziaren batasuna den baina orain berbaitarakobihurtzen den, zeinak zerizan orokorra eta bere banakotutako errealitatea batzen dituen, zeinak azken hori lehenhartara goratzen duen eta zeinak etikoki ekiten duen, eta zeinak lehen hura azken horretara beheititzen duen, etazeinak xedea, pentsatua baino ez den substantzia, gauzatzen duen; bere norberaren eta substantziaren batasunasortzen du bere emaitza gisa, eta horrenbestez errealitate gisa.

Kontzientziaren sakabanatzean substantzia sinpleak aurkakotza jasotzen du, alde batetik autokontzientziarenaurka, eta bestetik, horrela bere baitan aurkezten du era berean kontzientziaren izaera: bere baitan bere buruadesberdintzea, bere eremuetan antolatutako mundu bat bezala. Substantziak, orduan, bere burua banatzen du zerizanetiko bereizi batean: giza lege batean eta lege jainkotiar batean. Era berean, substantziari aurkakotzen zaionautokontzientziak bere buruari botere horietako bata ala bestea egokitzen dio, bere zerizanaren arabera; eta j akiteden aldetik, egiten duenaren ezj akitean eta horren j akitean, horrexegatik jakite iruzurtia denean. Bere egintzan, beraz, bai botere haien kontraesana (substantzia horietan bikoiztu zen) eta haien elkarrekiko suntsiketaesperientziatzen du, bai bere ekitearen etikotasunari buruz duen jakitearen eta berbaitan eta berbaitarako etiko denhorren arteko kontraesana, eta horrela autokontzientzia horrek bere hondamendi propioa aurkitzen du. Bainaegitatean substantzia etikoa, higidura horren bitartez, autokontzientzia erreal bihurtzen da, edo norbera horiberbaitan eta berbaitarako izate bihurtzen da; baina horrela, hain zuzen, etikotasuna hondoratzen da.

 

  1. MUNDU ETIKOA. GIZA LEGEA ETA JAINKOTIAR LEGEA. GIZONA ETA EMAKUMEA

Gogoaren substantzia sinplea banatu egiten da kontzientzia bezala. Edo izate abstraktuaren, sentipenezkoizatearen kontzientzia hautemapenera igarotzen den modu berean, izate etiko errealaren bitartegabeko ziurtasuna ereigarotzen da; eta sentipenezko hautemapenarentzat izate sinplea ezaugarri anitz dituen gauza bihurtzen den moduberean, hautemapen etikoarentzat ekitearen kasua harreman etiko anitz dituen errealitate bat da. Baina harkezaugarrien aniztasun alferrikakoa banakotasunaren eta orokortasunaren aurkakotza zerizanezkoan biltzen du; eta, aregehiago, araztutako kontzientzia substantziaduna den horri une etikoen aniztasuna bikoiztasun bihurtzen zaio:banakotasunaren lege bat eta orokortasunaren beste bat. Baina substantziaren masa horietako bakoitzak gogo osoaizaten jarraitzen du; sentipenezko hautemapenean gauzek banakotasunaren eta orokortasunaren bi determinaziobaino beste substantziarik ez daukaten bitartean, hemen bi alderdien elkarren arteko azaleko aurkakotza besterik ezdute adierazten.

Banakotasunak aztertzen ari garen zerizanean autokontzientziaren esanahia dauka oro har, eta ez ausazko kontzientziabanakoarena. Substantzia etikoa, orduan, determinazio horretan, substantzia erreala da, baden kontzientziarenaskotasunean gauzatutako gogo absolutua; giza elkartea da, zeina guretzat arrazoimenaren tankeratze praktikoansartzerakoan zerizan absolutua zen, eta hemen berbaitarako bere egian agertu da bere buruaz jabetzen den zerizan etikobezala eta gure objektua den kontzientziarentzako zerizan bezala. Gogoa da, zeina berbaitarako den, indibiduoen islanbere burua mantentzen duen heinean, eta zeina berbaitan edo substantzia den, horiek barnean mantentzen dituenheinean. Substantzia erreal den aldetik, herri bat da; kontzientzia erre al den aldetik, herriko hiritarra. Kontz ...............................

 

 

 

Ver el documento completo        Ver el ORIGINAL en PDF