1870: Vladimir Illitx Ulianov Simbirsk-en sortu zen, Volga ondoan, apirilaren 22an.
1872: Karl Marx-en Das Kapital-en lehen liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1879: irailaren 1ean Fédor Kerenskik (Kerenskiren aita) zuzentzen zuen Simbirsk-eko lizeoan sartu zen, 9 urterekin. Ikasle bikaina.
1883: Marx-en heriotza Londresen. Plekhanov, Vera Zasulitx eta Axelrod-ek Lanaren Emantzipazioa” lehendabiziko talde marxista errusiarra sortu zuten. Plekhanov-ek“Gure desadostasunak” idatzi zuen.
1885: Karl Marx-en Das Kapital-en bigarren liburukia Errusieraz. Edizio legala.
1886: urtarrilean, aitaren heriotza. Lenin-ek hamasei urte zituen orduan.
1887: maiatzaren 8an, Alexander anaiaren exekuzioa. Ana arrebaren atxiloketa.
1888: irailean Kazan-go unibertsitatean ikasten hasi zen. Lehendabiziko atxiloketa abenduan. Unibertsitatetik egotzia. Kazan ondoko herrixka batera deportatzen dute, zaintzapean.
1889: Samara-n lehendabiziko talde marxistan parte hartu zuen. Das Kapital-en lehen liburuaren estudiatze sistematikoa. Bigarren atxiloketa.
1890: zuzenbide ikasketak San Petersburg-en.
1891: Samarako hertzaleekin harremanetan. Apirilean Unibertsitateko azterketak egin zituen, ikasle libre gisa. Lenin-ek Plekhanov-en lanak irakurri,
1892: abokatu titulua lortzen du eta Samaran aritu zen lanean uztailetik aurrera. Hertzaleekin lehendabiziko eztabaida teorikoak, marxismoaren defentsan.
1893: udan, San Petersburg-era joan zen abokatu-lanera, Wolkestein abokatuaren bulegoan.. Talde marxistetan parte hartu zuen, langileria formatu eta antolatzen. Lehendabiziko idazkia: “Merkatuen arazoa” delakoari buruz”
1894: Moskura joan zen bizitzera. Otsailean Nadezha Krupskaia ezagutu zuen. “Nor dira Herriaren “lagunak” eta nola borrokatzen diren sozialdemokraten aurka “
1895: bidaia Suitzan (Geneva), Frantzia (Paris) eta Alemanian gaindi (Berlin). Plekhanov eta Axelrod ezagutu zituen. Engels-en heriotza. Berari buruzko artikulu nekrologikoa idatzi zuen. San Petersburg-en, Langileriaren Askapenerako Borroka Batasuna taldea sortu zuten Lenin-ek eta bere burkideek, haien artean, Martov-ek
1896: abenduan, hirugarren atxiloketa. Espetxea.
1897: Siberiara deportatua, hiru urteko kondenarekin. “Zein herentziari egiten diogu uko?”, “Errusiar sozialdemokraten eginkizunak”. Bund, Errusia, Polonia eta Lituaniako langile juduen batasuna sortu zuten.
1898: Urtarrilean bere deportazio-aldia amaitu zen. Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrata sortu zen, EALS, martxoan, lehendabiziko Kongresuan, Minsk-en,Bund-en ekimenez. Berehala zuzendaritza atxilotua izan zen. Nadezha Krupskaia-rekin ezkondu zen, uztailaren 10ean.
1899: “Kapitalismoaren garapena Errusian” argitaratu zuen. Deportazioan idatzia. Berstein-en errebisionismoaren aurka, Kautski-ren ortodoxiaren alde.
1900: Deportazioaren bukaera, urtarrilean. Apirilean, Leninek berak Alderdiaren Konferentzia bat antolatu zuen Paskov-en. Bertan, atzerrira joateko agindu zitzaion, handik Alderdi Sozialdemokrata antolatzeko, berak aldez aurretik zehaztutako planaren arabera. “Iskra” egunkariaren sorrera, abenduan.
1901: Munich-en bizi zen. Lenin (“Lena ibaiko gizona”) ezizena hartu zuen.
1902: “Zer egin?” eta “Errusiar sozialdemokraziaren nekazal programa” idatzi zituen.Iskra-ren erredakzioa Londresen kokatu zen. Trotski ezagutu zuen.
1903: Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrataren bigarren Kongresua, Bruselan eta Londresen. Boltxebikeak eta mentxebikeak: zatiketa erreformista eta iraultzaileen artean. Trotski mentxebikeen alde eta Leninen aurka. Honen guztiaren ondorioz, Lenin-ek Iskra utzi zuen. “Nazio arazoa gure alderdian”.
1904: uztailean, lehendabiziko depresioa. Hilabetez Krupskaiarekin mendian, pausatzeko. “Urrats bat aurrera, bi atzera”. Bogdanov ezagutu zuen. Gorkiren laguntzaz, egunkari berri baten proiektua.
1905: urtarrilean sortu zen egunkaria: “Vperiod” (Aurrera). Igande odoltsua San Peterburg-en: 1.000 hildako baino gehiago, urtarrilaren 9an. Potemkin itsasontziaren mutina. Alderdiaren III Biltzarra, Londresen, apirilean. “Sozialdemokraziaren bi taktika Iraultza demokratikoan”. Iraultza Errusian. Lehen sobieten sorrera, urrian. Lenin San Petersburg-era joan zen. Porrota eta errepresioa abenduan. Desmoralizazioa iraultzaileen artean. Stalin ezagutu zuen.
1906: Alderdiaren IV. Kongresua: boltxebike eta mentxebikeen batasuna.
1907: Alderdiaren V. Kongresua. Gehiengo boltxebikea.
1908: Lenin Suitzara joan zen, Genevara. Polemika Bogdanov-ekin.
1909: Lenin Parisen. “Materialismoa eta enpiriokritizismoa”, Bogdanov-en aurka. Filosofia materialista dialektikoaren aldeko liburu giltzarria.
1910: abuztuan Caprin Gorkirekin: atsedena. Kopenhagen, II Internazionalaren Kongresuan parte hartu zuen. Estokolmon ikusi zuen bere ama azken aldiz. Alderdiaren ahulezia Errusian kezkagarria da. Errepresioa. Bigarren depresioa.
1911: Ines Armand ezagutu zuen, eta bere laguntzaz, militante boltxebikeen formazio eskola bat antolatu zuen Paris ondoan. “Commune-ren oroimenez”.
1912: Alderdi Boltxebikearen sorrera, Pragako Konferentzian, urtarrilean. PolemikaTrotskirekin. “Pravda” boltxebikeen egunkaria sortu zen, Stalin-en lan militanteaz. Udan, Lenin Krakoviara joan zen bizitzera, Errusiatik hurbilago.
1913: “Nazionalitateen arazoari buruzko ohar kritikoak”.
1914: abuztuan I. Mundu Gerra Inperialista lehertu zen. Lenin gerra inperialistaren aurk a agertu zen. II. Internazionalaren traizioa eta porrota, burgesiaren morroi. LeninPolonian atxilotu zuten zenbait egunez. Poloniatik Suitzara jo zuen, Bernara. “Nazioen autodeterminaziorako eskubidea”.
1915: Leninek betikotz hautsi zuen II. Internazionalarekin, Plekhanov eta Kautskirekin. Irailean, internazionalisten Konferentzia Zimmerwald-en. “Proletalgo iraultzailea eta nazioen autodeterminaziorako eskubidea”. Hegelen obra filosofikoaren estudiatze sistematikoa, eta dialektikaren sakontzea: “Kaiera filosofikoak 1914-1915”
1916: “Inperialismoa, Kapitalismoaren etapa gorena.” “Iraultza proletarioaren programa militarra”. Krupskaia gaixorik udan.
1917: otsailean, Iraultza Demokratikoa. Martxoan, Leninek hitzaldi garrantzitsua egin zuen Parisko Commune-ri buruz. “Urrundik idatzitako gutunak”. Suitzatik Errusiara joan zen, Alemanian gaindi, II. Reich-eko Gobernuaren konplizitatearekin, tren itxi batean. “Apirileko tesiak”. Ekainean Lenin mintzatu zen Sobieten Biltzar Orokorrean. Ekainean eta uztailean, manifestazio jendetsuak, boltxebikeak nagusitzen dira sobiet gehienetan. Kornilov jeneralaren estatu-kolpe saioa. “Estatua eta Iraultza”, Finlandian eta sasian idatzia, ihes eginda. Urria-azaroan, Iraultza Sozialista: Lenin, Herri komisarioen burua. Bakea eskaintzen zaio Alemaniari. Negoziazioak hasi ziren.
1918: urtarriletik martxora: polemika garratza Alderdian Alemaniarekiko bakeari buruz: Trotski eta Bukharin beren kabuz. Brest-Litovsk. Hiriburua Moskurat. Abuztuan, atentatu terrorista Leninen aurka, zauri larriak. Gerra zibilaren hasiera eta Inperialismoaren eraso orokorra: “Iraultza proletarioa eta Kautski damutua”, “Botere sobietikoaren berehalako eginkizunak”.
1919: martxoan, Internazional Komunistaren I. Kongresua. Estatu sobietikoaren definizioari buruzko eztabaida Alderdiaren VII Kongresuan. Gerra zibilak aurrera segitzen du Errusian: milioika hildako. Udan, hamalau estatu kapitalista eta inperialisten tropak sartuak ziren erasoan: Frantzia, Japonia, Alemania, Italia, Estatu Batuak, Txekoslovakia, Britainia Handia, Serbia, Txina, Finlandia, Grezia, Polonia, Errumania eta Turkia. “Biltzar Konstituziogilearen hauteskundeak eta Proletalgoaren Diktadura”.
1920: Denikin jeneral kontrairaultzailearen aurkako garaipena Siberian eta gerra zibilaren amaiera azaroan. Alderdiaren IX. Kongresua: polemika zuzendaritza unipertsonal eta kolektiboaren artean. Internazionalaren II. Kongresua udan.“Ezkerkeria, komunismoaren haur-gaixotasuna”. Sindikatuei buruzko eztabaida Alderdian, azaroan: Trotski, Lenin eta Stalinen aurka, sindikatuak militarizatzearen alde. Langile Oposizioaren plataforma.
1921: matxinada Kronstadt-en. Alderdiaren IX. Kongresua: sindikatuen polemikaren ondorioz, frakzioak debekatu ziren. Udan, Internazionalaren III Kongresua: langile fronte bateratua. Abenduan Lenin gaixotu zen. Politika Ekonomiko Berria (NEP)
1922: martxoan, Alderdiaren XI. Kongresua, Leninek txosten nagusia idatzi zuen. Apirilaren 3an Stalin Alderdiko idazkari orokorra. Maiatzaren 26an Leninen gaixotasuna larritu zen. Urrian lanean hasi zen berriz, Internazional Komunistaren IV. Kongresuan parte hartu zuen: “Errusiar Iraultzaren bost urteak eta munduko Iraultzaren perspektibak”. “Materialismo militantearen esanahiaz”. Azaroaren 20an bere azken diskurtsoa egin zuen. “Kongresuari gutuna”, abenduan. Hil horren 13an bere osasunak okerrera jo zuen. 5 gutun Trotski-ri, kanpo komertzioaren monopolioaren defentsa elkarrekin egiteko proposatuz. “Nazionalitateen arazoa edo “autonomizatzearena”, Georgiako arazo nazionalari buruz eta Sobiet batasunaren eraikuntza internazionalistaz.
1923: urtarrilaren 4an, “Kongresuari gutuna”-ri eranskina idatzi eta, bertan Stalinidazkari orokorraren postutik kentzea gomendatu zuen, bere izaera zakarrarengatik.“Gure Iraultza”, “Nola berreratu behar dugun langile eta nekazarien ikuskaritza”, “Hobe gutti, bainan hobea”. Martxoaren 5ean Stalini idatzi zion, haien arteko harremanak hausteaz mehatxatuz, eta egun berean Trotskiri gutun bat bidali zion, Georgiako arazoaren defentsan bere izenean egiteko Partiduko Komite Zentralean. Martxoaren 6an Georgiako boltxebikeen aldeko gutuna, Ordzhonikidze, Stalin eta Dzerzhinskikritikatuz. Gutun honen kopia bana eman zitzaien Trotski eta Kamenev-i. Martxoaren 10ean larriki gaixotu zen berriz.
1924: Lenin urtarrilaren 21ean hil zen, Gorkin.