I. - ALDERDI KOMMUNISTA

  

Gure gauza zuzentzen duen nukleo-indarra, Txinako Alderdi komunista da. Gure pentsaera zuzentzen duen oinharri teorikoa, Marxismo-leninismoa da.

Txina Errepublika Herrikoiaren I Kongresu herriko nazionalaren Bilkuraren Idekitzearen Mintzaira (1954ko Irailaren 15n).

Iraultza baten egiteko, Alderdi Iraultzaile batek behar du egon. Iraultza teoriaren arauera eta Marxismo-leninismoaren iraultza-istiluaren araura eraikita dagoen Alderdi iraultzaile baten gabe, langileen klasea te herriaren oldeak Inperialismoaren kontrako, eta hunen lekaioen kontrako garai­peneraino ezin eraman daitezke.

“Mundu osoaren Iraultza-indarrak elkar zaitezte ! Inperialismoaren agresiorenaren kontra borroka zazue!” (1948ko azaroa). Hautatu Lanetako IV tomoan.

Txinako Alderdi Komunistaren ahaleginen gabe, Txinako herriaren bizkar­hezurra, Txinako komunistak izaiteke, Txinako herriaren askatasunaren ardiestea, Txinako industrializatzea te lurlangitzaren modernizatzea ezinak dira.

“Elkarkilatu Gobernuaz” (1945eko Apirilaren 24a). Hautatu lanetako III tomoan.

Txinako Alderdi Komunista, Txinako herri osoaren nukleo zuzendaria da.
Hunelako nukleoaren gabe Sozialismoaren kausak ezin lezake garait.

Txinako Demokrati-Berriaren Gazteri Elkargoaren III Bilkuran Bidaliei emandako Abegi-Mintzaira (1957ko maiatzaren 25a).

Marxismo-leninismoaren teoriaz armatuta, autokritikaren metodoa erabiltzen duen eta herri-oldeekin elkartu den alderdi disziplinatu bat; hunelako alderdiaren zuzentzan doan armada, klase iraultzaile ta talde iraultzaile guztiak eta Elkartu Gatazka-Bekoan zuzentzen duen Alderdia, etsai baten azpiratzekoz erabil ditzakegun hiskilo nagusiak dira.

Herriaren Arautza demokratikoa (1949ko Ekainaren 30an) Hautatu Lanetako IV tomoan.

Gizaoldeak gan, Alderdia gan sinhetsi behar dugu hauk dira oinharri nagusiak. Hunelako oinharrietan duda bageneza ezer ere ezkenezake egin.

“Luriagintzaren Eikartasunaren Itaunkariaz” (1955ko Uztailaren 31an).

Theoria ta praktikaren elkarkilatuaz, gizaoldeekilako elkarkilatzea ta autokritikaz antolatu lan egiteko araua, Txinako herriari Marxismo- leninismoaren ideiez ta teoriaz harmatutako Txinako Alderdi komunistak ekarri derauko.

“Elkarkilatu Gubernuaz (1945ko Apirilaren 24an). Hautatu Lanetako III tomoan.

lraultza-higikune bat zuzentzen duen Alderdi politikoak ezin lezake garait, baldin - eta iraultza teoririk edukiten ezpalu, historitikako ezagupenik ezpalu, mogimendu praktikoaren ulertzapenik ezpalu.

“Txinako Alderdi Komunistaren lekua, gudu herrikoian - (1938ko Urrian). Hautatu lanetako II tomoan.

Erran dugunez, zuzentzaren higikunea,”heziketa marxzalearen higikune generala” da. Alderdi osoan, kritikaz ta autokritikaz eginikako marxismu­aren ixtudia da. Higikune huntan gure marximuaren ezagutza sakonduko dukegu.

Propaganda Lanari Buruzko Txinako Alderdi Komunistaren Erre-suma Konefrentzian eginikato mintzaira (1957ko Martxoaren 12an).

Miloinik asko bizi-lagun duen Txinako herria, bizi zoriontsu bateraino, Kulturan atzeratuta geratu den gure herria, erresuma aberats, indartsu ta kultur koskondu bat duen herria iraikitzeraino eramaitea zail-zaila da. Egiteko huntan buruzagitzekotz, eta alderditik at dagozen borondate ona duten, eraldakuntza ardietsi nahi duten giza-seme guztiekin hobeki lan egitekotz orain eta etorkizunean zuzentzaren higikunean eta gu baitan okerra denaren zuzentzakotz ari izan behar dugu.

Ber tokian.

Politika, alderdi iraultzaile baten egiteko praktiko guztien hatsarrea da, ta egiteko hauien aintzinabidean eta azken ondorioetan ere politika beti agerten dateke. Alderdi iraultzaile baten ekintza guztiak, haren poli­tikaren egikortzea da. Politika iusturik egin ezpaleza, errorezkoa egiten duke; jakinaren gainean politika bat egiten eztuenean, itsuki ari da. Esperientzia izeneztatzen duguna, politika baten aplikatzea ta ondorioak dira. Herriaren praktikaz baizik ezin liteke erran Politika bat tzarra ala zuzena den, ez eta zein izaritan iustu ala errorezko den izan ere. Politika batetaz edo bertzeaz elkartu ezten gizonaren praktika iraultzailerik eztago. Hortakotz gure egiteko guztien aintzinean alderdi-kide guztiei te oldeei, gure aurkintzen arauera fitsatu politika argitu behar derauegu. Bertzenaz, alderdi-kideak eta giza-oldeak eztira joanen politikaren zuzentzaz, itsuki lan eginen dute ta politika oker bat beteko dukete.

“Industriaren ta Komertzioaren Politikaz” (1948ko Otsailaren 27an). Hautatu Lanetako IV tomoan.

Gure Alderdiak Txinar lraultzaren linea generalak eta lan egiteko linea konkretuak eta heiei daronsen politika konkretua ere fitsatu ditu. Burki­derik askok politikaren zuzentza-linea konkretuak eta heiei daronsen politika konkretua gomutan du; berhain ainhitzetan heien linea generala ta politika generala ahanzten ditu. Baldin-eta gure alderdiaren linea generpla ta politika generala ahantz bagenitza iraultzaile itsuak, izpiritu nahasi luketen erdi-iraultzaileak baizik ezkinateke, ta lan-linea ta politika bereiziaren eta negurrien applikakuntzan orientatzea galduko genduke, batzuetan eskuinalderat eta bertze batzuetan ezkerralderat joanen gina­teke, gure lanak pairatzen duelarik.

Xanxi-Suiyuan jaregin eskualdean eginikako kadreen konferent” zian (1948ko Irailaren 1an). Hautatu lanetako IV tomoan.

Politika ta Taktika alderdiaren bizia dira. Burkide zuzendariek Politikan eta Taktikan su-ta-garraz ari izan behar dute, eta nehoiz ere eztira ansiarik gabe hauietan izanen.

Egokerari buruzko Zirkularea” (1948ko Martxoaren 20an). Hautatu lanetako IV tomoan.

 

II. - KLASSIAK ETA KLASSIEN GATHAZKA

  

Klaseen arteko gatazkan, klasse batzu buruzagitzen dira eta bertze batzu ezabatzen. Hau da Historiaren bidea, hau da mila ta mila urtedanik Zivilizazionearen Historia. lkusune huntatik Historia argitzen badugu, Materialismo Historikoan gaude, ikuspunktu aurkakaria onets badezagu, Idealismu historikoan garateke.

“Lilurak aldera, ta gatazkantzeko gertu I” (1949ko Abuztuaren 14n). Hautatu lanetako IV tomoan.

Klaseen gizartean gizon guztiak klasseen egokera fitsatu batetan dagotza, ta eztago klasseen marka eramaiten eztuen ideiarik.

Praktikaz (1937ko Uztailan). Hautatu lanetako I tomoan.

Gizartezko adakuntzak gehienetan gizartearen barnako jazargoen kos­kontzetik datortza, haur da, ekoizpen eta ekoizpen - eretzen arteko jazargoetarik, klasseen arteko jazargoetarik, zaharra denaren eta berria denaren arteko jazargoaetarik. Jazargo hauien koskontzeak gizartea aurreratzen du, eta gizarte zaharra gizarte berria batetaz ordez dadin oldarra emaiten du.

Jazargoaz (1937ko Abuztua). Hautatu lanetako I tomoan.

Lur-iaubeek lurlangileak ekoizpenean ankerki explotatzen eta politikan hertxatzen zituztelakotz, lurlangileek, behin - eta - berriro lur jaubeen klasearen kontra albara zezaten. Txinako feudal Historian baserritarren klassi-gatazka hauk eta baserritarren albara hauk, bilhakatze historikoa­ren egiazko kariak ziren.

“Txinako Iraultza eta Aiderdi komrnunista txinarra” (1939ko Abendua). Hautatu lanetako II tomoan.

Herrien nazional-gatazkank ere, azken analysian, klasseen gatazkank baizik eztira. Elkartu Statuetan bizilagun zurien nukleo zuzendariak beltzak zapaltzen ditu. Hauiek eztitute representatzen nehola ere langileak, nekaraziak, intellektual iraultzaileak eta bertze person argiak, hauk herri zuriaren maiori handiagoa izanagatik.

“Elkartu Statuetako imperialismuak egindako arrazazko diskri­minakuntzaren kontra Amerikako beltzek gatazkantzen duten borroka justuaren sostengatzeko emandako agiria” (1963ko Abustua 3an).”Mundu guztiko herriak elkar zaitezte eta azpira ezazue EE.SS./etako agresoreak eta beren lekaioak”

Herria organizatu behar dugu. Txinako erreakzionarigoa lurrerat dezaten organizatu behar dugu. Reakzionaria den edozein gauza beti berdina da : io ezpadezagu ezta erorten. Lurra ekortzea bezalako da, jatsa heltzen ezten lekuan errhautsa berez ezta alderatzen.

“Laponen kontrako jarkitza-guduan ardietsi gurendaren osteko gure politika ta egokera” (1945ko Abuztuaren 13an). Hautatu lanetako IV tomoan.

Etsaia berez ezta ezabatzen. Ez txinar erreakzionariak, ez eta amerikako olde imperialisten oldarkatzaileak ere eztira Txinan Historiaren szenatik burlen.

“Hamairaino iraultza eraman !” (1948ko Negua). Hautatu lanetako IV tomoan.

Iraultza egitea ezta bazkaltzea, ensaio baten izkiriatzea, taulen pintatzea
edo brodatzea; hunelako elegantziaz ezin liteke egin, hoin lañoki, hoinbertze soseguz, kortesiaz, delikatetzaz, gogozko jenerostasunez. lraultza albaramendua da, bortxa eginkizuna, haren bidez klasse batek bertze bat uzkailtzen baitu.

“Lurlangilei buruz Hunan-en eginikako jaulkitzeaz” (1927ko martxoa). Hautatu lanetako I tomoan.

Txian-Kaixekek herriari ardietsi duen irabazte-aphurttoa kentzen saiatzen du, indarraren leku ttipiena ere. Eta geuk? Gure politika hauxe da : golpe batbederari bertze golpe batetaz erantzun, erhi-potzor lur bakoitzen alde borrokatuko dugu. Geuk ere hark bezala ekiten dugu. Herriari guduaz jazarrika ebilten saiatzen -da, ezpata bat eskuinean duelarik eta bertze bat ezkerrean. Haren eredura geuk ere bi ezpata hartuko dugu. ...

Eta nola Txian-Kaixekek orain bere ezpata zorrotzen baitu, halatan ere geuk gureak.

“Japondarren kontrako jarkitza-guduaren osteko gure politika ta egokera” (1945ko Abuztuaren 13an). Hautatu lanetako IV tomoan,

Nortzu dira gure adiskideak? Nortzu gure etsaiak? Iraultzarendako itaunkari importanta da. Eta baldin iragan aldietan Txinan iraultzazko gatazkek kausitze ttipiak baizik eduki ukan ezpaitute, haren karia nabusia, da heien gatazketan egiazko adiskide guztiak bateratzen ezpai­tzekiten, ez-eta egiazko etsaiek kolpatzen ere ezpaitzekiten. Alderdi iraultzaile giza-oldeen zuzentzailea da, eta ezein ere iraultzak huts egin du, baldin-eta alderdiak giza-oldeak bide tzarrean gainti zuzendu baditu. Bide faltsuan gainti ioaiten ezkarela seguru izaitekotz eta iraultzaren garaipena ardiestekotz gure egiazko adiskideekin bateratu behar dugu elkar eta gure egiazko etsaiak kolpatu. Eta egiazko etsaiak eta egiazko adiskideak zein-zein diren argitzekotz, Txinako gizartearen klasse diferenteen egokera oikonomikoen analisi general bat egin behar dugu, bai­eta hek iraultzari buruz duten egokera argiro atera ere.

“Txinako Gizartearen Klaseen Analysia” (1926ko Martxoa). Hautatu lanetako I tomoan.

Gudu-iaun guztiak, bulegokrata oro, kompradore oro, lur-iaube handi oro imperialistekin elkartuta baitira, bai-eta heiekin doan intellektualeen partettoa ere : hauk guztiok gure etsaiak dira. lndustri-proletargoa iraultzaren indar zuzendaria da. Gure adiskide hurbilenak, erdi-proletargoa ta hiritargo ttipia dira. Burgeseria ertainean —beti zalantzan baitago— hegal eskuina gure etsaia dateke eta hegal ezkerra gure adiskidea, bainan hunek gatazkan-bekoan konfusionea ekar ezdezantzat kasu eman behar deraukeogu.

Ber tokian.

Herri iraultzailearen aldean dagoena, iraultzallea da; imperialismuaren, feudalismuaren eta kapitalismo bulegokrataren aldean dagoena kontra­iraultzailea da. Hitzez baizik herri iraultzailearen aldean baizik eztago: hitzez iraultzailea da, ez egitez. Egiazko iraultzailea dena, hitzez eta egikariez herri iraultzailearen alde dago.

Txinar Herriaren Biltzar Aholkariaren Lehen Kommitatu Naziona­laren Bigarren Hamai-bilkuraren Eginikako Mintzaddea (1950ko Ekainaren 23an).

Gutzat —hau da: bakoitzarentzat— Alderdiarentzat, armadarentzat edo eskola batentzat, gauza tzarra dela uste dut baldin-eta etsaiak jazaren ezpagaitu. Honek, etsaiarekin elkarkilatzen garela erran nahi baitu. Bainan, baldin-eta etsaiak jazaren bagaitu, gauza ona dela uste dut, zeren etsaiaren eta gure artean muga-lerro argi bat ezarri dugula erraiten baitu. Eta baldin-eta etsaiak bortxaz jazaren bagaitu, kolore ilhunez pintatzen bagaitu eta gaitzesten, orduan hainbat hobeki, honek erran nahi baitu ezen gure etsaien eta gure artean muga-lerro bat ipiniaz gainera, gure lanak kausitze handiak ardiesten dituela.

Baldin eta etsaiak jazaren bagaitu ona da, ezpaita tzarra (1939ko Maiatzaren 26 1939ko maiatzaren 26an).

Gure etsaiak gatazkantzen duen guztia sostengatu behar dugu, gure etsaiak sostengatzen duen guztia, gatazkantu.. . . . . . . . . . . . . .

 

 

 

Ver el documento completo