ver original

 

Argitaratzaileen hitzaurrea

 

Langile mugimenduaren armakuntza teorikoari ekarpena egiteko asmoz, klasiko marxisten argitarapena da gure helbirruen artean aurkitzen denetako bat. Marxismoaren klasikoak euskaraz argitaratzeko apostuari ekin diogu eta bere teorialari handien geroz eta lan gehiago kaleratzea da gure asmoa. Marxen, Engelsen, Leninen edo Trotskyren lanak gure liburutegian euskaraz izateko asmoz, ezin utzi genezakeen alde batera Rosa Luxemburgo eta orain aurkezten dizuegun lan hau, Erreforma edo Iraultza[1], marxismoaren lanik goraipagarrienen artean aurkitzen dena. Zalantzarik gabe egungo ustezko teorialari erreformista sozialdemokratei[2] edota mundu mailako, eta batez ere, Amerika Latinoko mugimendu iraultzaileen aurrean "ideia berriak" eta "sistema sozioekonomiko berritzaileak" planifikatzen saiatzen ari diren intelektualen argudio aski zaharkituei erantzuteko armarik bikainena.

Erreforma edo Iraultzarekinin, teoria marxistan sartzen eta sakontzen ari diren ezkerreko ekintzaile eta gazte askok lan honen egilearen jeinu politikoa ezagutzeko aukera bikaina izango dute, langile klasearen xedearekiko zuen fidelitateazeta bere kalitate iraultzaileaz jakiteko aukera.

Rosa Luxemburgo bere garaiko klase borrokaren gertakari handietan protagonista esanguratsua izan zen. Sozialdemokrazia alemaniarraren barne eztabaida politiko eta teorikoetan hartu zuen parte, marxismoaren obraren inguruko azterketak egin zituen bere bereak diren ekoizpenez gain, eta aldi berean II. Internazionalaren degenerazio oportunistaren aurka borrokatu zuen eta baita masen alderdi marxista berri baten eta Internazional marxista berri baten eraikuntzaren alde ere, bere bizitza iraultzailea markatu zutelarik. Gertakari hauetan guztietan Rosak bere zigilua ipini zuen, bere berea zuen aztarna berezi bat utziz, bere merituengatik pentsamendu marxistaren talentu handienetariko bat bilakatuz.

 

Jatorriak

 

Rosa Luxemburgo 1871an jaio zen Zamoscen, Poloniako herri txiki batean, munduari irekita zegoen familia judutar batean. Fede judutar ortodoxoak ezartzen zituen familia lotura itogarriak aspaldidanik desagerturik zeuden, eta honek Rosari tolerantziazko eta kuriositate intelektualezko giro batean heztea ahalbidetu zion.

Garai hartan, Polonia tsarismoaren uztarripean aurkitzen zen, bere familiarengan askatasun nazionalaren aldeko mugimenduengatiko begikotasuna sortuz.

Rosak hiru urte zituela, familia Varsoviara Joan zen bizitzera, eta modu zuzen batean pairatu ahal izan zuen inposizioerrusiartzailea eskolan, non funtzionari eta militar errusiarren seme-alaben gehiengo presentzia derrigorrezkoa zen. Gazte poloniarren portzentaia oso txiki bat onartzen zen, familia aberatsenetarikoak berauek, eta noski, judutarrik ez. Paul Frólichek, Rosa Luxemburgoren inguruko bere lan itzelean[3] dion bezala, ia segurua da Poloniako eskola-egoera zapaltzaileak eraman zuela Rosa borrokaren bidera.

Lizeoko ikasketak amaitzetik gutxira, 1887an, Rosa "Proletalgoa" Alderdi Iraultzaile Sozialistan ari zen militatzen. Erakunde hau 1882an sortu zuten langile iraultzaile zirkulu eta komite hainbatek.

Bere ekinbide politikoak segituan eraman zuen jazarpen polizialari aurre egin behar izatera, eta honek lehen erbesteraketa ekarri zion, Zurichera (Suitza) ihes eginez. Rosa Luxenr burgok Varsoviako giro itogarriaren eta bere unibertsitateko pentsatzeko askatasunaren arteko aldea nabaritu ahal izan zuen. Bertan, ekonomia politikoaren klasikoak sakonki aztertu zituen, Adam Smith, David Ricardo eta Marx. Bere ikasketekin Rosak ez zuen bere militantzia iraultzailea alde batera utzi eta hiriko langile zirkuluekin eta momentuko marxista errusiar nabarienekin ipini zen harremanetan: Paul Axelrodekin, Vera Zasulichekin eta Plejanovekin. Baina garai honetan bereziki, bere kamarada eta armakide handia izango zen pertsonaia batekin egin zuen harremana: Leo Jogichesekin, antolatzaile iraultzaile nekaezina berau, polemista zorrotza eta komunismo alemaniarraren fundatzaileetariko bat.

 

Lehenengo erakunde politikoa

 

1883an, "Proletalgoa" masa mugimendu poloniarraren bizkarrezur bilakatu zen, Narodnaya Volia (Herriaren Borondatea, alderdi populista errusiarra) ere gaindituz, bai kapitalismo errusiarra eta poloniarra ulertzeko garaian, baita programa politikoan ere. "Proletalgoak" errejimen autoritariotik hartatik askatzeko borroka langile masen borroka bat bezala ikusten zuen, ikuspegi internazionalista zuen eta nobleziaren eta burgesia txikiaren posizio demagogikoa eta hipokrita gaitzesten zuen askapen nazionalaren auzian. "Proletalgoak" langile errusiarrak ikusten zituen Poloniako masa zapalduen askapena eskuratzeko aliatu garrantzitsuenak bezala, arazo nazional poloniarraren konponketa nazioarteko iraultza sozialistaren baitan emango zela ulertuz. Sozialdemokrazia errusiarraren bihotzean gerora sortuko ziren eztabaida erabakiorrei aurrehartuz, "Proletalgoak" iraultzak tsarismoa eta burgesia eraitsi behar zituela defendatzen zuen, eta langile klasea boterera eraman! ez zuen iraultza burges errusiarra sozialismoaren bideko beharrezko etapa bat bezala ikusten.

Hainbat greben buru izateagatik errepresio poliziala jasaten ari zela Langile Poloniarren Federazioarekin eta Alderdi Sozialista Poloniarraren (PPS) barneko bi talde menorerekin fusionatu zen. Alderdi berriaren organu publikoa Leo Jogichesek, Adolf Warskyk eta Rosa Luxemburgo gazteak zuzendua zegoen.

Garai honetan zehar helburua alderdi berrian anbiguetaterik gabe programa marxista bat ezartzea zen. Horretarakoerrepresio polizialaren une gorenetan alderdian sartu ziren tendentzia blanquisten aurka egin behar zen borroka, batetik, eta Langileen Federazio zaharretik zetozen ekonomizismoaren eta erreformismoaren aurka, bestetik.

 

AUZI NAZIONALA

 

Urte horietan zehar, Rosa Luxemburgok bere lehen lan teorikoak burutu zituen arazo nazionalari buruz eta zapalkuntza tsaristaren aurkako proletalgo poloniarraren eginkizunei buruz.

Bere ustez, Poloniako arazo nazionalak eraldaketa sakonak jasan zituen Marxek faktore iraultzaile boteretsutzat hartu zuen garaietatik. Behe noblezia poloniarrak, 1848tik 1871ra bitarteko iraultzetan despotismo tsaristaren aurka eta helburu demokratikoen alde borrokatu zuenak, iragan aurrekapitalista baterako itzulera planteatzen zuen eta azken finean ikuspmr tu erreakzionario bat zen. Bestalde, burgesia poloniarra klase gisa garatuz joan zen kapitalismo errusiarraren hazkuntzarekin eta tsar ezberdinen gobernuek babesturik, honek lurralde errusiarrean negozio bikainak bermatzen baitzizkion. Gainera, lotura asko zituen estatu aparatu tsaristarekin eta alde hatera utziak zituen jada nazio poloniarraren batasun eta independentzia nahiak. Rosa Luxemburgoren ustetan, ideia nazionalistak intelektual poloniarrengan zeuden soilik bizirik. Zentzu horretan, langile klaseak nekez osatuko zuen Estatu poloniar burges bat bere burgesiaren eta atzerriko menderaketaren aurkako borrokan. Langile klaseak hau lortzeko adina indar bazuen, zioen Rosa Luxemburgok, iraultza sozialistarako adina ere izango zuen, langileentzat onargarria den konponbide bakarra arazo nazional poloniarrarentzat.

Rosaren iritziz, independentzia nazionala ezin izan zitekeen proletalgoaren berehalako helburu bat. Auzi honen inguruan jarrera hau izatera bultzatzen zuena, langile klasearen borroka helburu nazionalistek ez faltsutzearen eta xurgatzearen nahia zen. Enfasia langile errusiarren eta poloniarren borroka amankomunean ipini behar zen bere iritziz.

Urte luzez, sozialdemokrata poloniarrek borroka gordina izan zuten PPSko buruzagi nazionalista burges txikien aurka,Leninen elkartasun esplizitua izan zutelarik. Honela mintzatu zen Rosa Luxemburgo auzi honen inguruan:

"Gerra bat piztu dadila nahi izatea, soilik Poloniaren askapenerako, motarik txarreneko nazionalista bat izatea eta poloniar gutxi batzuen interesak gerra jasango luketen milioika pertsonen interesen aurretik ipintzea izango litzateke. Eta honela pentsatzen dute, hain zuzen, PPSko eskuin hegaleko kideek, sozialistatik izena bakarrik dutenak, hauen aurrean sozialdemokrata poloniarrek mila bider arrazoi gehiago dutelarik. Momentu honetan Poloniaren independentziaren kontsigna ezartzeak, egungo egoeran estatu inperialista bizilagunek elkarren artean dituzten erlazioak kontutan harturik, utopia baten atzetik joatea suposatzen du egiazki, nazionalismo nimiño batean erortzea eta iraultza europarraren eta baita iraultza errusiarraren eta alemaniarraren betekizunak ere ahaztea".

Rosa Luxemburgok jarrera internazionalista zuen, baina eskaera demokratiko nazionalek masa poloniarrentzat, baita langile klasearentzat ere, praktikan duten erakargarritasun iraultzailea ahazten zuen. Leninekin izan zuen polemikan, marxista errusiarrak behin eta berriz azpimarratzen zuen nazio eta nazionalitate zapalduen autodeterminazio eskubidearen defentsak ez zuela separatismoaren edota independentziaren aldeko agitazioa egitea adierazten. Auzi honetan, marxistok ez dugu erreibindikazio demokratiko bat proletalgoaren eta iraultza mundialaren interesen aurretik ipintzen. Eskubide honen defentsak, zeina sozialdemokrazia poloniarraren programan ipintzearen aurka zegoen Rosa Luxemburgo, edozein nazionalitate zapalduko masak bere burgesia eta burgesia txiki nazionalistaren eragin kaltegarritik askatzea ahalbidetzen du, azken hauek, beti, proletalgoaren eta nekazari txiroen askapen nahiak euren onura pribaturako esplotatzen baitituzte.

Urriko Iraultzan argi geratu zen kontsigna honen potentzial iraultzaile izugarria, langile boterearen aldeko eta burgesiaren eta lurjabe handien desjabetzearen aldeko borrokarekin loturik. Leninek auzi honi bere lanik bikainenetarikoa eskaini zion, Nazioen autodeterminaziorako eskubidea, gaur egun ere bere egunerokotasun osoa mantentzen jarraitzen dueña.

 

Sozialdemokrazia alemaniarra

 

Mugimendu sozialista poloniarraren harnean, gatazkaz beteriko urteen ondoren, PPS zaharrak eztanda egin zuen, marxismoaren alde zeuden kideei langile mugimendu poloniarraren harnean euren eragina zabaltzea baimenduz. Rosa Luxemburgo eta Leo Jogiches bilakatu ziren erakunde berriaren buruzagi, Poloniako Erreinuko Alderdi Sozialdemokrata izena hartuz, eta ondoren Dzierzynskik zuzenduriko sozialista lituaniarrekin elkartu ziren, Rosaren postulatuen jarraitzaile fidelak zirenak, Poloniako Erreinuko eta Lituaniako Alderdi Sozialdemokrata antolatuz (SDKPL).

Hala ere, Rosa Luxemburgok laster ekingo zien eginkizun militante berriei eta garaiko Europako langile mugimenduaren zentrura eramango zuen bere ekinbideak, Alemaniara, sozialdemokrazia alemaniarrean gehien gailentzen ziren koadroekin harremanetan ipiniz: Clara Zetkinekin (hil arte laguntasun estu batek biak batuz), August Babelekin, Paul Singerrekin, Franz Mehringekin eta Karl Kautskyrekin.

Bere jatorrietatik, sozialdemokrazia alemaniarraren harnean (SPD), garaiko langile alderdi gehienetan bezala, ongimugatutako bi tendentzia elkarbizitzen ziren: alde erreformista, Estatu kapitalistaren forma "demokratiko" berrietara moldatua, eta alde marxista, gizartearen eraldaketa sozialista defendatzen zuena método iraultzaileak erabiliz.

SPDren kasuan, tendentzia erreformistak benetan sakondu ziren, bereziki buruzagitzako koadroen artean, legebiltzarreko faldean, sindikatuen zuzendaritzetan eta alderdiaren erakunde ezberdinetako ehundaka funtzionariren artean. Leninek sozialdemokrazia alemaniarraren degenerazio prozesu erreformista hau Proletalgoaren iraultza eta Kautsky arnegaria lanean deskribatu zuen. Sozialdemokrazia alemaniarraren eraginaren eta boterearen hazkundea kapitalismoak ordurarte izandako goraldi ekonomikorik handieneko unean gertatu zen. Hautes-garaipenek, zinegotzien, eskualdekako legebiltzarkideen eta estatuko diputatuen kopuruak handitzeak, erlazio ekonomiko berrietan sindikatuek izan zuten eraginak, honek denak, kapa berri baten goraldia ekarri zuen. Sozialdemokraziaren harnean, funtzionario talde geroz eta handiago bat goruntz zihoan, langile aristokraziatik eta intelektual burges txikien artetik zetozen elementuek osatzen zutelarik, erakundearen kontrola eskuratuz.

Alderdiak sustatzen zuen giro berri honek, ekintza osoa legebiltzarrera soilik mugatuz, ideia erreformisten sarbidea erraztu zuen. Jada kontua ez zen kapitalismoa modu iraultzaile batez gainditzea, erakundeetako lañaren bitartez pixkanaka-pixkanaka aldatzea baizik. Erreformek, hauteskundeetako arrakasten bitartez ezarriko ornen zirenek, Estatuaren eta gizartearen eraldaketa kualitatibo bat bermatuko zuten, modu baketsu batean gizarte sozialista bateraino iristeko.

Alor teorikoan, prozesu hau guztia Bernsteinen idatziekin gorpuztu zen. Método marxistak kapitalismoaren kontraesanak analizatzeko jada ez zuela balio aldarrikatu zuen, eta gizartearen aldaketa erreforma gradualen bitartez burutzea proposatzen zuen, berauek erlazio ekonomikoetara eta Estatu burgesera aplikatuz. Bernsteinentzat, kapitalismo alemaniarraren boomeik, praktikan, Marxen aurreikuspenen ukapena suposatzen zuten: ez gizartearen pobretze hazkorrik, ez gainprodukzio krisirik, ezta aldaketa iraultzaile baten beharrik ere. Hautes-hazkundearen bidez eta ekinbide parlamentarioa erabiliz, posible izango zen kapitalismoa eraldatzea, hau gizarte demokratiko aurreratu bilakatuz, non baliabide ekonomikoen estatu-kontrolak gizarte gatazkaren amaiera segurtatuko zuen.

Bernsteinen herentzia teorikoa langile mugimenduaren historian zehar zabaldu da, egungo buruzagi sozialdemokratek bere iturrietatik edaten dutelarik, hitzez hitz duela ehun urte errebisionismo alemaniarraren burua izan zenak esandakoak errepikatuz.

Posizio politiko honen aurrean, SPDren degenerazio prozesu erreformista noraino iritsi zenaren adierazle, Rosa Luxemburgo altxatu zen, eta bera izan zen jarrera hauen aurka borroka teoriko zurrun bat aurrera eramateko gai izan zen ah derdiko buruzagi bakarra. Erreforma edo Iraultza mailukada ozen bat izan zen SPDren harnean, eztabaida politikoa erabat polarizatu zuen eta marxisten indarrak berrantolatzea baimendu zion alderdian Rosari. Gaur egun,Erreforma edo Iraultza lehen mailako altxor teorikoa da, literatura marxistaren klasiko bat, eta beste klaseen ideiak langile mugimenduan sar ez ditezen egindako borrokaren adibide garbia da.

Rosarentzat, erreformen aldeko borroka ez zen kontraesanean sartzen estrategia iraultzailearen defentsarekin, arazoa bestelakoa zen: Bernsteinek jada alde batera utzi zuen gizarte kapitalistaren klase analisia eta berak proposatzen zuenanalisiak gizarte ordena burgesa mantentzeko soilik balio zuen. "Erreforma eta iraultza", dio Rosa Luxemburgok lan honetan, "ez dira, beraz, historiaren erakusmahaiean libreki hauta daitezken garapen historikorako bi método ezberdin, saltxitxa beroak edota hotzak hautatzen direnean bezala! klase gizartearen garapeneko momentuezberdinak dira, elkar baldintzatzen eta osatzen direnak, baina aldi berean elkar baztertzen eta eh karrengandik aldentzen direnak, Ipar Poloa eta Hego Poloa bezala, edota burgesia eta proletalgoa bezala.

"Antolaketa juridiko oro iraultzaren produktu bat besterik ez da. Klaseen historian, iraultza ekintza politiko sortzailea da, legeriak gizarte baten biziraupen politikoa soilik adierazten duen bitartean. Lege erreformak ez du iraultzarekiko independientea den bulkada bat sustatzeko berezko gaitasunik, garai historiko bakoitzean azken iraultzak markatu duen ibilbidean mugitzen da soilik, bultzada horrek irauten duen bitartean. Edota zehatzago esanda: azken iraultzak ezarri duen ordena sozialaren testuinguruan soilik mugitzen da. Hau da auziaren gakoa.

"Erabat faltsua eta ez-historikoa da erreformak iraultzaren zabalpen bat bezala kontsideratzea, eta aldi berean, iraultza erreformen zerrenda kontzentratu bat bezala ikustea. Erreforma eta iraultza ez dira euren iraupenagatikbereizten, euren esentziagatik baizik.(…)

"Beraz, bide erreformistaren alde agertzen denak, botere politikoaren konkistaren eta iraultza sozialaren bidearen ordez eta honi kontrajarririk, errealitatean ez du helburu berera doan bide lasaiago, seguruago eta mantsoago bat hautatzen, helburu ezberdin bat baizik. (…)

"Proletalgoak botere politikoa konkistatzeko duen beharra ez zuten sekula zalantzan jarri Marxek eta Engelsek.Bernsteinentzat erreserbaturik geratu zen parlamentu burgesa, oilategi huts bat dena, historiako aldaketa sozialik itzelena aurrera eramatea helburu izango duen instrumentu kontsideratzeko ohorea: gizarte kapitalistabatetik gizarte sozialista baterako eraldaketa".

Kapitalismoa parlamentarismoaren eta erregimen burgesaren beraren erakunde politikoen bitartez erreformatu daitekeenaren usteak bere porrot osoa erakutsi du, ez alor teorikoan bakarrik, baita klase borrokaren esparruan ere. Burgesiak gizartean duen aginteko posizioa ez duela inoiz modu baketsu batean utziko erakutsi zuten 1917ko iraultza errusiarrak edota 1918ko iraultza alemaniarrak, eta are gutxiago bere buruaz beste egingo duenik, politikoki eta klase bezala, bere botere politikoaren organismoak erabiliz. Azken finean, klase kapitalistarentzat, demokrazia burgesaren formak bere diktadura baimentzeko modu onargarriago bat besterik ez dira, gizarte-bizitzako esparru guztietan bere benetako kontrola bermatzeko beste modu bat soilik. Horregatik, forma "demokratikoak" euren interesekin bat ez datozenean, alde batera utziko dituzte eta hain "zibilizatuak" ez diren moduak hartuko dituzte, baina bai eraginkorragoak direnak, euren ordena sozialaren biziraupena mantentzeko bidean.

 

 

 

 

[1] Lan honen bi edizio ezberdin daude, biak egileak prestatutakoak. Lehenengoa 1900ekoa da eta bigarrena 1908koa. Bigarren edizioan egileak esperientzia praktiko berrietatik ondorioztatutako aldaketak sartu zituen, esaterako krisi ekonomikoari dagokionean, eta erreformisten kanporaketa eskatzen edo honi erreferentzia egiten zitzaion pasarteak kendu zituen. Bigarren edizoa argitara eman zenean, Bernsteinen inguruko eztabaida hasi zelarik jada hamar urte pasa zirela eta oportunistak alderdiaren posturik garrantzitsuenetan aurkitzen ziren testuinguru batean, hauek kanporatzeko eskaerak ez zuen zentzurik. Testu hau lehen edizioarena da. Rosa Luxemburgok bigarren edizioan kendu zituen pasarteak kortxete artean aurkitzen dira eta gehitu zirenak oin-ohar gisa.

Lanaren lehen atalean Eduard Bernsteinek Sozialísmoaren arazoak izenpean Neue Zeuiten argitara eman zituen artikuluei egiten zaie erreferentzia, Zurichen1897 eta 1898 bitartean argitaratuak.

Bigarren atalak Bernsteinen Sozialismoaren premisak eta sozialdemokraziaren eginkizunak lanari egiten dio erreferentzia.

[2]  "Sozialdemokrazia" adieraren esangura aldatuz joan da Historian zehar. Rosak lan hau idatzi zuenean oraindik ere bere esangura iraultzailea mantentzen zuen, lan honen irakurketatik ondoriozta daitekeen bezala. Bigarren Internazionalaren gainbeheraren testuingurutik aurrera sozialdemokrazia kontzeptua erreformistei loturik agertuko da batez ere.

[3] Paul Frolich, Rosa Luxemburgo, bizitza eta lanak

 

 

 

 

 

 

Ver el documento completo          ver original