POSIBLE AL DA IPARRAK BERE BURUAZ BESTE EGITEA?

 

Itsaropenaren heriotzak bizitza erahiltzen du

(Ezezaguna)

 

Zenbat heriotza azken 50 urteetan N.M.Ek eta bere erakundeak zabaldu duten itsaropen ezagatik?

  1. Leku guztietatik, Ipar edo Hego, Ekialde edo Mendebalde, ideia bat: gaztaroaren idealismoak utopiak direla edo heldu gabeko intelektualeen ametsa, zerbaitetan hobetzeko produktibismoan erori arte produzitu egin behar da, ez soilik kontsumitzeko, kontsumismora pasatzeko baizik. Lurra gaixorik badago, berdin da, herri osoak desagertzen badira izkutatu egiten da, gero eta zabalagoak diren kolektiboak marginatzen badira desegin daitezenerako elemenduak eskeintzen zaie..., disidentzi ahotsik badago hurbil ditzagun.

Txosten honetan perfilatu nahi dira Iparraldean, edo lehen munduan, N.M.Ek garatzen dituen politiken ondorena, ez Hegoaldean pairatzen duten ondorioak baino garrantzitsuago direla pentsatzen dugulako, Planeta bakarra dela azpimarratu nahi dugulako baizik. Guztiok itsasontzi berberan goazela, eta luxuzko geletatik ezin delako iraunkorki ahantzi makina-aretoetan, ezta sotoetan gertatzen dena, are gutxiago bipi gosetiak itsasontziko bazter guztietatik zabaldu direnean. Geure txoko lasaietan eseritak jarraitzen badugu, pentsamendua anestesiatzen eta "merkatuko indarren" aurkako defentsarik ez daudela pentsatzen badugu gure itsaropen hiltzen uzten dugun bitartean, N.M.Fri, edozein izaerako izanik ere bizitzak hiltzen jarraitzea bermatzen badiogu, honakoan Iparreldeko bizitza izango da.

 

SARRERA

 

Bretton Woodseko erakunde ekonomikoak, hasieran EBtako nagusitasunpean eta zazpi Nagusien taldearena geroztik izan dira 1944ez geroztik diseinatu dutenak mundu mailako politika ekonomikoa. Kokapenerako edozein erabakia erakunde hauetatik sortu, zirriborratu eta bermatu da.

IparraHegoaren arteko Harreman arazoa desitsuratua dagoela garbi da. Finantzial eta Nazioarteko Ekonomia (B.M., N.M.F., G7) gune nagusiak eta Hegoaldea eta herriaren arteko harreman arazoaz hitzegin beharko zen, beti ere jakitun garelarik Iparraldetik gure bidezko irteerak ezinbestekoa duela egungoa den ordenu ekonomikotik oso ezberdina den beste batetara pasatzea.

Eredu ekonomiko kapitaUstak ezinbestekoa du hazkunde kuantitatiboa, horixe baita Iparraldeko sektore batzuen eskuetan ondasunpilaketaren gakoa. Merkatuen globalizazio ahaleginetan sakondu nahirik, multinazionalen onurako ulertu beharko liratekeen Uruguayko Rondan GATTeko akordioak, oraindik behar bada gehiago bortxatu dute merkatu lokalen irikiera munduko merkatuaren logikara. Bere horretan kokatzen dira Maastricht edo Copenhaguen diseinaturiko politikak.

Politika eta akordio hauen azken helburuak lortzeko, gero eta elkartuagoak dauden kapital transnazional hauen optimizazioa, N.M.F., 7G, eta B.M.k, ezinbesteko papera jokatzen dute gastu publikoan eragiten —"gastu produktiboetara" "berbideratzen" den gastu publikoa—, enplegu eta produkzio mailetan eragiten, gizahitzarmena ahultzen eta Iparraldean bertan txirotasuna handitzen.

Helburu hauek bideragarriak izan daitezen, defentsa politika tinkotzen da —errepresio eta koakzio handiarekin, norberaren mugen barneko defentsa— eta maximo historikoan garatzen dira NATOko aurrekontuak, zeinak hastapenean balio bazuten URSSeko asmo espasionistak geldierazteko, behin hau desagerturik, Ordenu Ekonomiko Berriaren zaindaria bilakatu baita.

Hau da desafiatzen gaituen Ordenu Ekonomiko Berria (OEB), ezker zale, ekologista edo berdin zapalkuntza ekonomikoa eta sozialen beste edozein teoria askatzaileekin identifikatzen garen guztioi. Bere izenean ere gezurtia den (OEB), ezen zail du Berria izatea espiritu zaharkituari dagokiona, eta nekeza du ere Ordenu izatea ezberdintasun zaratatsuan oinarriturikoa. Dagoenekoz ez zaigu nahikoa sistema produktiboaren beregokipenaz hitzegitea, edozein dialektika delarik, errealitatea interpretatzeko nahikoa ez den teoria batean oinarritzen ari baikara. Etekingaleren kontuetara eta geure bizitzen helburu lez erabilpen eskaseko tresnen jabetza eta kontsumismoa jotzen badugu plangintzak idarokitze garaian, munduko ikuspegiaren oinarrian eta giza psikologian iparizar faltsu horrek gure bizitzak zuzentzen duen bitartean ez da giza aurrerapenik emango.

 

IPARRALDEKO JOERA EKONOMIKOAK

 

EB, Kanada, Japonia, EEE, eskandinaviako ekonomiak eta hauen inguruko beste batzuk osatzen dute Iparraldea. N.M.F.k igorririko "aholkuak" oinarria izanik, guzti hauen egoerak berdintsuak dira. Aholku guzti hauetako bihotzean kezka bat: ondasunen maximizazioa eta ondorioz aberastasun pilaketen gehikuntza.

Ondasunak maximizatzeko bi politika uztartzen dira:

  1. Alde batetik, sodaltaren kaltetatan, produkzioaren plusbalia zati handiago bat bideratzen da kapitalera. Hau egiten da bi eratara: soldatak K.P.I.ren azpitik igotzen, gehi produktibitatea, bai behin betiko Ian kontratuak, behin behinekoaz ordezkatzen eskubiderik gabe, okerrago ordainduak edo bestela lankanporaketen kosteak merketzen (Ian merkatuaren malgutasuna).
  2. Bestalde, gastu publikoaren bidetik, produkzio pribatuko kostuaren zati handia (presupuestoaren beregokipena gastu produktiboetara) "sozializatu" egiten da.
  3. Helburu bikoitza duen gastu publikoaren murrizketa aldarrikatzen da: erakunde publikoak orain arte gestionatu duten B.P.G.en zatia askatu eta seguridade soziala bezalako lorpen handiak bailiran, merkatu handiak, ekimen pribatuen eskuetan laga.

4 Azkenik, eraberean, inbertsioa "bizkortzeko" asmotan, zama inpositiboaren errentak “arindu". Honek aldi berean, Ian errentaren zama fiskalaren gehikuntza dakar.

 

LAN MERKATUAREN MALGUTASUNA

 

Telekomunikazio teknologiak garapen handia lortu du. Neurri handi batean produkzio ekimena planetaren edozein eremutara eraman ahal izatea, esku Ian zintzoena, Ian egun luzeena eta bere Ian balidantzak murritzak duten lekutara.

Honekin, Iparraldeko langileei garrantzi historikoa duten lorpenen galerak "onartzeko zori tristean" abagunean ezarri nahi zaie, negoziazio kolektiboari uko egitea, soldatak garai berrietara egokitzea, hala ez balitz lantoki osoa izan ahal da desmuntatua eta "eramana".

Aldi berean errepika dabiltza krisiaren errudun nagusiak errenta salarialak direla, Batasun Lan Kosteen (B.L.K.) igoera iraunkorrak K.P.I.n igoerak baino altuagoak izan direlako, plusbalien banaketa berorekatu behar dira kapitalaren mesetan, etekinen hazkundeak balio dezan inbertsio berriak pizteko, eta hauek lanpostu berriak sortzeko.

Ez dugu hemen garatuko (B.L.K.)[1] konzeptuaren barnean inphzituki dagoen gezurra, adieraziko ez dugun bezala zuzenki adierazten den traslazioa etekinak  inbertsio berriak  lanpostuak ez dela ematen. Nahiko da adieraztea azken 20 urtetan etekinen kopurua E.E.E.n %80an gehitu zela enplegua %9an igotzen zenean (Boletin de las Comunidades Europeas, 6/93 eranskina).

Produkzituriko ondasunen hazkunde iraunkorra ikusten ari gara, sistema produktibora kasik itzultzen ez diren gero eta handiagoak diren etekin enpresarialak hain zuzen. Aide batetik, luxuzko kontsumotara zuzentzen dira eta bestetik inbertsio espelulatiboetan, gero eta parte handiago hartzen, "burbuja" efektu handikoa diren "geroaldiko merkatuak" deritzan horietan.

Honek garamatza ondasunak gero eta esku gutxiagotan egotera, egunetik egunera ondasun truke soila bere lana eskaini ahal duen gizarte sektore zabalena, gero eta pobreago dago. Lan merkatuaren malgutasunak

Iparralde osotik ari da zabaltzen txirotasuna. Iparraldearen ziurtasun ekonomiko eza zabaltzen ari den une berean, "eritzi sortzaileak" behin eta berriro ari dira "dunpingsoziala" deritzan horrekin, ardurak hegoaldeko langilegoari leporatu nahian.

Era honetan Hegoaldeko langileria, Iparraldeko kapitalisten langileria zertxobait gehiago ordaintzeko zerbitzen duen etekin erraldoiaren eraikuntza bere baitan eramateaz gain, "errudunetan" bilakatu dira, azken hauen "lehiakide zuzenetan". Askoz gutxiagotik lan gehiago egiten dute, bai beren herrialdetan ezarritako multinazionaletan, bai beren burgesiarentzat (Chinako boonaren kasuan) Iparraldekin produktu merkeagoz lehian sartzeko asmotan.

Hegoaldeko ustiatuetan errudunak bilatzeko gogoetaren tentazioa eta arriskua handia da. Xenofobia, arrazismoa eta faxismoaren hazkundea Iparraldean, hortik dator. Munduko langileriaren enfrentamendua bilatzen duten arrazoinamendu pozointsu horiek desegiten ahalegin behar dugu. Ez da nazioarteko langileriaren arazo zaharra. Gure garaiko arazo berria, areagotzen joango den arazoa. Dagoenekoz ez da elkartasuna edo "ustiatu gaixo" horiekiko errukia,elkarrekiko estrategia eta koordinakuntzaren beharra baizik.

Hegoaldeko ustiapenari elkarren artean eman beharreko erantzuna tartekatu behar zaio, Hegoaldeko langileek apurra baten trukez lan egiten dutenean, ez da soilik txarra beraientzat, Iparraldeko langilentzat ere, deman sartzen baitira multinazional bereko lanpostu baten bila ere bai.

 

AURREKONTUEN BEREGOKIPENA

 

Burges iraultzaren garaitik, Estatuak eta bere instituzioak, produkzio-bideen jabegoak zeuzkatenen tresna besterik ez dira izan. Egia izan arren garai batzuetan langile klaserekiko nolabaiteko amoremateak egon direla, amoremate hauek beti ezinbestekoenak izan dira beharrezkoa den gizabakea mantentzeko. Giza-bake horrek arriskurik ez badu, edo zuzentzeko beste tresna batzuk badaude, amoremateak aldatu edo desagertu ahal dira.

 

 

Irakurri dokumentu osoa