Euzkadi guziko euzko abertzaleak ikusi dute nola Bizkaian euzko langilleak egin duten “huelga”n “komunistak” bere alde egondu gerala beren aurrean izandu gerala denbora guzian eta makiña bat zartako ere gure bizkar gañean eraman degula. Ori naikoa ez dala, Larrinaga gartzelan zeuden komunistak bertan zeuden euzko abertzalearekin batean gozearen “huelga” egin dute.

¿Zegatik uzte dezute egin degun laguntza ori? Gure bear bearreko gauza dalako, euzko langilleak gure anaiak bezela, lagundu bear diogulako gausa guzietan eta bitarte guzian, bada Madrid’ko agintariak bere gorrotua azaitzen badute euzka-erriko langilleari, España’ko langilleari bezela, gu “komunista”’k egon bear degu langille guziaren alde, begiratu gabe euzkaldunak diran ala erdaldunak.

Oraingo ontan bezela, beti egongo gera gertuta zuben alde ateratzeko  eta ziñetzi zazute, guk, egingo degu Euzkadi’ri eman dezaioten kendu dkoten azkatasuna, ortarako bear bearrekoa izanik langille guziak batzia aldartasun gogor batian, begiratu gabe, abertzalea dan, komunista dan, socialista dan edo republicanoa dan, baizik begiratuaz langilleak gerala guziak, eta danok guda egin daiogun gure eta zuben arerioari.

Ez degu Madrid’ko arerioari bakarrik guda egin bear, bada etxian bertan daukazkigu, Euzkadi’ko Jel Alderdiko jauntxoak dira euzko langillearentzat arerio aundienak; aberri egin beardiogu lendabiziko guda bizia ziaro lurperatu arte, bada aun ez bade egiten lendabizi, abek izango dira guri beti lotuta adukiko digutenak, eta Euzkadi’ri azkatasuna zallago izango da ematia, bada abek naiz guri ondo itz egin, beren ondasun aundiak iraun dezaten langillearen izerdiaren indarrez, azkatasuna ez dedin etorri, berak egingo dute alduten guzia orretarako, ez zaitelako komeni.

Esnatu bada, euzko abertzale langilleak, alkarbanatu gaitezen langille guziak guda gogor ontarako, maite badegu Euzkadi, eta oneri azkatasun osos eman nai badiogu 

Eusko langille gorri bat

 

 

euskadi roja

ORGANO en EUSKADI del PARTIDO COMUNISTA (SE de IC)   PORTAVOZ de los SINDICATOS REVOLUCIONARIOS

Año I, San Sebastián, 20 Mayo 1933  nº9

Ver el documento original   2,7 MB