ZUTIK! 46.

Txabi Etxebarrieta

NAZIONALISTA IRAULTZAILEA

 

"Zutik munduko zapalduak..." Itz oiekin asten da "Internazionala" kantua. "Eman da zabal zazu munduan frutuan..." esaten du Iparragirrek "Gernika-ko Arbola" kantuan.

Askok eta askok nazionalismoa eta nazionalista izatea atzerakoia dela pentsatzen dute, benetako internazionalista ezin dela nazionalista izanik. Ainbeste aldiz, nazionalismoa gauza tzarra dela entzun dugu eta azkenean gu ere akonplexatu egin gara. Baina askotan ez gata konturatzen bi eratako nazionalismoak dagozela: bata, aundikeriazko nazionalismoa eta bestea erri menperatuena eta zapalduena. Eta bixtan da, gurea ez da leenatarikoa, bigarranetarikoa baizik.

Euskalerria eta euskaldunak ez gara gure huruaren jabe... Gure erriak ezin du bere nortasuna bilakatu edo desarrollatu, ez ditu bere eskuetan indar politikoak, sozioekonomikoak eta kulturalak. Beraz, gure nazionalismoa ez da nolabaitekoa, berezia baizik. Nazionalismoa esaten dugunean abertzaletasuna adierazi nai dugu, askatasuna.

Orregatik gu, abertzale izanaz, internazionalista agertzen gara. Opresioaren kontra gudukatzen dugunean, eta euskal-izakeraren alde lan egiten dugunean, beste erri oprimituen alde eta zanpatzaileen kontra agertzen gara. Onek esan nai du, abertzale garen negurrian internazionalistak garela. Zergatik? Gaurko status quo ukatzen dugulako gaurko estrukturak onartzen ez ditugulako. Eta ikusi bear da mundu zabaleen zanpatzaile guztiak oso berdintsuak direla: kolonialismoa eta inperialismoa kapitalista sistemaren ondorioak dira.

Gure zanpatzaileak España-ko ta Frantziako Estatuak dira. Eta Estatu oik kapitalista direla guztiok dakigu; beren interesen alde Euskalerria lotzen dute. Munduko sozialismoaren aldeko borrokan ba dugu guk zer-egin berezia, arlo bat: España-ko ta Frantzia-ko Estatu kapitalisten indarra desegitea. Eta bi erresuma oietan euskal-izeneko zenbait kapitalista sartuta daude.

Ori dela-ta ETA-rentzat AberriEguna ta Maiatzaren Leena berdintsuak dira. Gaurko errealitate osoa ukatzen dugulako, alako diferentziak ezin ditugu egin, bata Euskadi-ren eguna edo abertzaleena ta bestea langileena dela esanaz. Ez, gure borroka bakarra da, opresio iasai (faltan varias palabras ilegibles).

 

MAIATZAREN LEENA ETA ERREBOLUZIOA

Maiatzeko leena munduan

Munduan barna Maiatzaren Leena, explotatu gizonen protestaren eguna gertatu zen. Leen aldiz antolatU zanean, Europkko burgesia arrituta, lurjota geratu zen, bere esklaboek batasunaren bidez, langille-klaseak izan lezaken indarra erakutsi zutelako. Ordurarte, burgesiak, explotatuak lasaiki explota zitzazkeala pentsatzen zuen... eta explotatuek beren burua altxatzeko gertutasunik ez zeukatela pentsatzen zuten.

Baiña langileen esnatzearen eguna etorri zanean, burgesiak proletargoa egiazko indar berria zela ikasi zuen. Au guztia burgesiarentzat "shock" psikologiko bat zen. Iñork ere leenago ez zezakean suma, Europa guztian erri osoak egun batetan bere lana uts zezakea la, esklaboek beren beren esklabotasunaren kontzientzia ar zezaketela eta bide ontan jarraitzeko gerturik ez zirela.

Baiña ala-ta-guztiz ere, Maiatzaren Leena munduan zear zabaldu da, eta langilleen egun berezia bezala onartua izan da.

Gaur egunean, bi eratara agertzen zaigu egun au: langilleerriak poterea arta duen Estatuetan, egun ontan erriak agertzen du bere poza alde batetik, eta bestetik, munduaren aurrean geroa eta etorkizuna zapalduta, explotatuta dagozenen eskuetan dagoela aitortzen du. Onela beste errientzat exenplu bizia eta bidea zein den erakusten da.

Bestalde. kapitalista sistemaren menpean dauden errietan Maiatzaren Leenean langille-erriak, bere borroka aurrera eramateko prest dagoela jakinarazten du, bere batasuna agertuaz. Erri oietan Maiatzaren Leena esperantzaren eguna da.

Euskalerriko langilleen borroka

XIX mendearen azkenaldian, Bizkai-ko burdin-meatzetan langilleen kondizioa oso zakarra, eta eizonaren duintasunaren kontrakoa zen. Kondizio oiek ezin jasanezkoak ziren: barraketan ogerik gabe eta lasto zakuen ganean lo.

Sufrikario oneri esker Bilbo-ko kapitalistek berenondasunak anditu zituzten, baita palazio ederrak egin ere.

Bizkai-ko eta Euskalerriko leen huelga andiak, 1890-an langileen kontzientzia piztu zuen. Orduan ere Estatua burgesiaren arma bat baizik ez zela ikusten zen, zeren-eta España-ko gobernuak Bizkaia gudu-egokeran ezarri baitzuen langilleen protesta desegiteko. Bizkaiko gobernadoreak langilleen batzarrak tiroka austu zitzazkeala pentsatu zuen, eta tropak bialdu zituen langilleak azpiratzeko. Orduan, langilleen erantzuna barrakeri sua ematea, eta meatzen instalazioak dinamitatzea izan zan. Azkenean, oporaldi oietan langilleek garaitu zuten.

Ordudanik, Maiatzaren Leena Bizkaían ospatzen da, baita Euskalerri guztian ere. Euskalerriko proJetargoak tradizio au gaurko egunerarte jarraitu du, eta nola errizapaldua den, erri osoaren eguna izan da. Azkeneko Maiatzaren Leenak or daude froga bezala.

Zer esan nai du maiatzaren leenak Euskalerrian

(...) eskubide oiek guganatzeko durrukatuko dugula.

Gizon bezala eta erri bezala zapalduak gaudelako, ez ditugu onartzen zanpatzalleek jarritako estrukturak. Kapitalismoa ez da gizonen etsaia bakarrik, baizik-eta erriena ere. Estatu kapitalistaren opresioa gizarteko sail guztietan agertzen da, eta ez da soil-soilik ekonomikoa. Nazionala da, au da: kulturala, soziala, politikoa. Ornegaitik España eta Frantzia-ko Estatuek, euskaldunen deretxoak eta bilakatzea ukatzen dituzte, Eusk alerriaren euskal-langilleen etsaiak dira-ta.

Baiña, zoritxarrez, sozialistatzat beren burua duten askok ere, ez dute oraindikan ulertu —edo ez dute nai ulertu— Euskalerriko erreatitatea. Beren sozialismoa eta internazionalismoa España-n eta Frantzia-n mugatuta dago. Ez dira konturatzen, sasi-sozialista oiek, Euskalerria zapalduta, explotatuta dagoela, kapitalismoaren eta inpe rialismoaren indarra eta interesak medio direlarik.

"Intemazionalista" oiek nazionalismoa burgesiaren gauza dela pentsatzen dute, eta ez erriarena. Orrela, bestelako borroka bat egin bear dutela uste dute progresista izateko. Beren unibersalismoak ezin du ulertu azterketa ori gezurrezkoa dela eta euskaldunen borroka bakarra dela, eta Askatasun Naziolaren aldekoa. Au da, Euskalerriaren eta euskal-gizonaren liberatzea eta bilakatze osoa.

Beraz, Maiatzaren Leena egun erreboluzionarioa da, kapitalismoaren eta inperialismoaren estrukturak ukatzen baititu. Maiatzaren Leena ez doa bada, abertzaletasunaren aurka. Alderantziz, abertzaletasunaren ezaugarririk argiena eta oberena da.

Oprimituen egunean gu denok biltzen gara geien oprirnituak direnekin: langille euskaldunekin; eta gure etsaien aurrean agertzen dugu gure asuro bizia: batera jokatzen badugu, indartsuak garela eta burilzagituko dugula; burruka aurrera eramateko gerturik gaudela, indar guztiak gure eskuetan (erriaren eskuetan) artzeko.

Sentidu ontan, Maiatzaren Leena oso inportantea da Euskalerriarentzat bere askatasunaren aldeko guduan. Bairia iruditzen zaigu arrisku batzuk ba direla, batez ere gaurko egunean. Eta andiena "reformismoa", askotan progresismoaren izenean. Orregaitik nai dugu ezarri erriaren aurrean oportunisten erriaren keintrako jokoa.

Iraultza (erreboluzioa) eta erreformismoa

Estatu zanpatzalleak (bereziki kapitalistak), bere bilakatzean, barneko kontradizioak anditzea Indio beste posibilitaterik ez du. Orrexegaitik proletargoaren eta kapitalisten arteko kontradizioak, euskalerri zapalduaren eta EspañaFrantzia-ko Estatu zapaltzalleen arteko kontradizioak azkartzerat joan bear dute nai-eta-ez.

Baiña "reformismoak" beste era batera gauzak ikusten ditu. Gaurko estruktura kapitalistetan, erreboluzioa egiteko posibilitateak ba direla pentsatzen du, erreforma erreboluzionario batzuen bidez. Onel a gaurko sistema ez dute ukatzen osoki. Funtsean erreformismoak ez du siñisten erriaren eta langilleen indarra, Estatu burgesa austeko aski dela.

Ori dela-ta, bide erreformista artzea normala da. Eta elburu nagusiak aazturik, elburu txikiak lortzen saiatzen dita, kontradizioak leguntzen eta explotazíoa biguntzen. Erreformisten lemak dira: Sindikalismoa (faltan varias palabras ilegibles).

be aldakuntzarik egin ezin duela, Estatu burgesak uzten digun bide estuak iñora eramaten eztuela. Erreboluzionarioak ez ditu ahaztutzen elburu nagusiak eta kapitalismoaren barneko kontradizioak erriari bere kondizioa kompreniarazteko, zanpatu denaren konzientzia emateko probetxatzen ditu eta gaurko egoera ukatuaz soziatate berri bat ezarri bear duela erakusteko. Bakarrik Estatuaren funtsezko izatea zer den ez dakitenek, pentsa lezakete aski direla reformak estrukturen aldakuntza lortzeko. Estatu bat erreboluzio baten andorioa da beti. Beraz Estatua, instrumento bat besterik ez da, nagusitu den klasearen indarra irauarazteko. Sozietatea klaseetan zatitua denetik, Estatua beti izan da "gizarte-klase baten Estatua": jauntxoena, burgesiarena... Eta bixtan da Organizazio ori (Estatua) austeko, erreformak gauza ez direla. Estatuaren indarra andia da eta geienetan libroki uzten ditu erreformistak, azkenean bere bidean eta estrategian sartzen ditu-ta.

Beraz, erreformista eta erreboluzionarioa ez dira bereizten elburu BAT lortzeko bide desberdinak artzen dituztelako, baizik eta elburuak guztiz desberdinak direlako.

Orregaitik erreformismoa langile klasearen eta erriaren etsairik tzarrenetakoa da. Nola ez duen azkarki eta osoki sistema explotatzailea ukatzen azkenean burgesiaren laguntzailerik oberena gertatzen da, langile klasea eta erria engañatzen, lilluratzen eta enganatzen duelako.

Erreformismo soziala eta erreformismo nazionala

Gura Euskalerrian, batez ere bi erreformismo tipd nabaritzen zaizkigun nazionala ta soziala. Bata eta bestea erreakzionario bezala ikusten ditugu eta gizon euskaldunaren etsaiak.

Gorago esan dugu erreformismoak ez dituela osoki sistema kapitalista eta bere ondorioak ukatzen. Bakar-bakarrik aurpegi batzuk eta oiek ere ez funtsean, forman baizik ukatzen ditu.

Esate baterako, erreformista batzuek erreforma sozial batzuen bitartez sozialismua ezar litekela pentsatzen date. Ez dira konturatzen propietate pribatuaren gain egiten diren erreforma guztiek propietate pribatua bere funtsean zalantzan jartzen ez dutela. Orrelai kapitalista moduko produkzioa finkatu baino besterik ez da agiten.

Reste alde batetik, sozialerreformismoak eramaten gaitu ekonomismorat. Au da, estruktura ekonomikoak aldatzea sozialismoa sartzeko aski dela pentsatzea. Ez dakite gizona ta gizartea zerbait geiago dela. Gizona ez da soil-soilik “homo oeconomicus" bat. Orregatik ez da aski indar ekonomikoa kapitalisten eskuetan ez izatea. Bear da indar ekonomiko ori erriaren eskuetan jarri eta erriaren bilakatzerako erabili. Eta denok dakigu gizona abstraktuan desarrollatzen ez dela, erri baten parte edo zatia bezala baizik. Eta erri orrek ba du bere kultura, bere izkuntza, bere kondizio berezi batzu. Kondizio oiek egiten dute erri baten bilakatzea desberdina izatea. Erreformismo onek Euskalerrian erreformismo nazionala ekartzen du, eta agirian dago praktikan etsaia dela, zeren-eta España-Frantziako Estatuen inperalismoaren alde jokatzen baitu.

Onelako partiduak (eta experientziak erakusten digu) "Euzkadi" izena erabilten ba dute, oportunismo utsagaitik izaten, euskaldunak obeki engañatzeko. Eta ortan naiko locikoak dira, zeren-eta sozial gaie tan oportunistak badira, zergatik joko bera ez dute erabiliko nazional gai guztietan? eta bai zanpatzaile kapitalistak nai luketen "País Vasco” egiteko.

Erreforma sozialak ez dira gauza sozialismoa ezarteko, gizona askatzeko, langileak alienatzeko baizik, zeren-eta langileri enlaten baitie ideologia bat, eta ez klase-konzientziarik.

Era berean erreformista nazionalak pentsatzen dute aski direla alako adabaki batzuk askatasun politikoa lortzeko. Alde batetik zanpatzaleen indarra ikusten dute eta beste aldetik ez dute konfiantza arriaren indarretaz. Orduan ez date beste biderik ikusten zanpatzaile Estatuaren barna lan egitea baizik.

Onela erreformista oiek zanpatzaile Estatuaren barrenean nazionalki zanpatu dagoen erri baten askatasuna lort litekela uste dute. Eta no ez! aurkitu dute biderik "seguruena": estatutismoa. Onen konsekuentzia ezurretaraño legalismoan sartzea da. Gure erreformistek estrategia euskaduna ta erreboluzionarioa aazten dute zanpatzaileen bideetan sartzeko. Mementu ortatik erriaren etsaien laguntzailerik zintzoenak gertatzen dira zereneta beren jokoa eginaz sistema explotatzailea azkartzen baitute, naiz-eta messede ekonomiko eta kultural ttiki batzu ardietsi. Or ditugu exemplu bezala "concierto económico"-en ondorioak, eta legalitate utsan ezarri diren "ikastolak". Erreboluzionario batentzat soilsoilik medioak direnak egin ditu erreformistek eien elburuak. Askatasun nazionalaren alde burrukatu bearren, "estatutismoa" predikaIzan dutenak, ez dira erreakzionarioak bide lazeagoa eta baketsua artu dutelako, baizik eta Euskalerriaren askatasuna beste elburu bat arto dutelako. Beraz, "estatutismoa"ren elburua ez da akal askatasuna lortzea, baizik-eta Estatu españolaren edo frantsesaren idatzea. Eta denok dakigu, Estatu oiek burgesia zentralista eta kapitalistaren zerbitzuan daudela.

Eta nola erreformismoa agertzen den gizarte-sail guztietan, politikan paralamentarsitak baitira, sozial gaietan oportunistak izango dira eta oportunistak erriaren beldur direlako. Eta beldur dira azkeneko konsekuentzietaraño erriaren posturak eraman nai ez dituztelako. Bestelaz ez litzazke oportunistak izango.

Orrela beren erreformekin sistema explotatzailearen kontradizioak legunduaz, arriaren asmoak biguntzen dituzte. Eta gauza jakina da, momeko uzten dituela bide erreboluzionarioak (euskaldunak), etsaien estrategin sartuaz. Sentidu ortan erriaren kontra jokatzen dute, zeren-eta arria bere interesak defenditzera eraman bearream, explotatzaileen indarra tikatzeko erabilten baitute.

Beraz, ikusten dugu nola erreformismo nazionalak berekim akar, tzen duen erreformismo soziala, bai eta alderantziz ere. Eta egiazki orrela izan bear du, zeren-eta ezpaitira bi problema, bat baizik, Euskalerria delako, sufritzen duena eta explotatua dagoen arria bat baita.

Maiatzaren Leena, erreformismoa eta internazionalismoa

ETA-ren borroka askatausnaren aldekoa da, gurtzat erreformismo guztiak funtsean ideologia burgesaren kutsuz berikoak baitira. Ba daki erreformen bidez graraituko ez dugula, baizik-eta gure erreboluzioaren aurrera eramanaz. Aldakuntza osoaren alde gara, ez adabakiak jartzeko.

Erreboluzionarioa esaten dugunean, euskalduna diogu: Euskalean ezin liteke beste erreboluzionrik egin. Beste edozein gauza erreforma. (faltan varias palabras ilegi les).

Erreboluzio edo iraultza onen oinarri eta egilea erria dela esaten dugu, oprimituak eta zanpatuak daudenak. Batez ere euskal-langileak izan bear du bere kondizio objetibua gaitik erria guztiaren gidaria. Beraz, ez dugu langileez baliatu nai, ez-eta joko oportunista egin ere. Ori erreformistek egiten dute ederki. Guk euskal populuak beere eskuetan potere guztian izan ditzan esaten dugu eta aaleginak egiten ditugu, eta au erriaren, zerbitzuko.

Orregaitik ETA-rentzat Maiatzaren Leena borroka erreboluzionariaren eguna da, eta ez erreformismoarena. Beraz egun ontan zapalduek, zanpatzaileen estrukturak desegiteko gudukatzen dute.

Maiatzaren Leenean eskualde guztietako langileek beren anaitasunaren eguna dute, baina anaitasun au bakarrik izan aal dezakegu, erri batzuk beste erri batzuen azpian izan ez ditezenean, Orduan, bai, benetako internazionalismoa posible izango da; zeren-eta bearrezko anaitasuna klase eta erri zanpatzaileek eragozten baitute. Errien arteko etsaiak Estatu zanpatzaileak dira. Orregaitik Estatu gurgesak ukatu bear ditugu Maiatzaren Leenean.

Erreformistentzat, ostera, Maiatzaren Leena es da errien internazionalismoaren aldeko borroka-eguna, Maiatzaren Leenaren elburuen ukatzaileak baitira.

Euskalerriak zanpatua delako, zanpatu klasekin bat eginaz, sistema berri sozialista baten duen fedea proklamatzen du. Ortaz gainera, euskal erreboluzioaren alde lan eginaz, bereziki sartzen gara munduko iraultza sozialistaren aldeko borrokan.¡

 

 

EUSKADI TA ASKATASUNA

 

MAIATZAREN LEENA = ABERRI EGUNA = BORROKA

ASKATASUNA EZ DA ETORTZEN BAIZIK ARTZEN

GORA EUSKADI ASKATUTA

 

1967