Seigarren Biltzarren kontrako agiria

Gregorio Moran

 

ONDOKO AGIRIA

ETAren V. Biltzar Nagusian hautaturiko Biltzar Ttipiko bost kidek sinatu zuten 1970eko abuztuan, eta Gregorio Moran kazetariaren esanetan, Julen Madariaga izan zen beronen idazlea. Testuak berak azaltzen duenez, beste bost kide ere baziren Biltzar Ttipi hartan (horietatik hiru libre, bat hilik, eta bestea espetxean). Agiri honen bidez, V.eko Biltzar Ttipiak indargabe jotzen zuen Seigarren Biltzarrerako deia.

 

                 Seigarren Biltzarraren

------ kontrako agiria  ------------

E.T.A. Euskal askatasunerako iraultza bidea hartu duen alderdiak, ikusita zenbateraño diran nahasiak abertzaleen ezpirituak iraultzaren aurka jarri diren etsaien gatik hau du jakin-arazten herri guztiari.

Gu galdu nahiz ari ziren españolistak bazterturik, eskubitarrek gure alderdia utzirik (1966-67 urtetan) euskal ekintza toki askotan zabaidurik, eta gure gudua lau frontetan abiaturik, huna nun gauden berriro duda-mudatan askatasunerako eta sozialismorako bidean. Ezta dudarik 1968-ko udazkenaz geroz Euskal-Herriak E.T.A.-ren ganik askoz gehiago espero zuela.

Berriz ere, talde arrotz batzuk, batez ere españolak, saiatu eta saiatzen dira euskal politika egilen artean naspilla pizterat.

Badira ere beren burua abertzale daukatenak eta euskal gaztedia beste bide gal garri baterat bildu nahi dutenak, español edo frantses asuntuen konpontzeko. Hoietan bereziki bi mota ikusten ditugu:

— Betiko burges kontserbadoreak, nazionalistak direla espantuka eta lasai bizi, oraiko gobernu españolean «demokrata» burgesak sartu arte. Beraz, horien jokabidea española da.

— «Ezkertiar» «euskaldun» «iraultza-egille» berriak, beren iraultza-ametsekin, langileria (hau da, langile española) bateratzeko egunaren espero, honek Españiako giderra harturik, Euskadiri emanen diolakoan bere gain jartzeko eskubidea eta beraz Españaren gandik berexteko eskubidea: horien jokabidea ere española da.

Euskal-iraultza molde hortan itotzeko arriskuan ikusten dugu, orain benetan Euskal-Herriak ditun problemak baztertuak diralakoz: gure kultura, politika, ta herria zapalduak, gure izatea suntsitzeko puntuan, berriro E.T.A.-k dio goraki, sortu eta bizi dela Euskadi guziko askatasun nazionala eta sozialaren lortzeko. Bosgarren biltzarrean erabaki zen bezala E.T.A.k agintzen du, ez Comité Ejecutivo (C.E.) deitu multxoaren bidez, baizik Biltzar Nagusiaren eta haren peko den Biltzar Ttipiaren bidez (hau Biltzarrean aukeratua). Beraz, Biltzar Ttipian barne direnak Biltzar Nagusiaren ordezkoak dira. Biltzar Nagusia E.T.A.k moldatu zuen. Biltzar Ttipian dago, E.T.A.-koen artean agintzeko dan ahalik haundiena, Biltzar Nagusiak erakutsi bidetik ez baztertzekotan.

Comité Ejecutivo deitu multxo agintariak kontuak ematen dizkio Biltzar Ttipiari eta inolaz ez dezake aldatu E.T.A.-ren politikatik ezer. Horra zergatik E.T.A.-k hauxe jakin arazten duan Euskal-Herri guztiari, eta batez ere E.T.A.-ko gudariei:

Biltzar Ttipian hartuak izan ziran amar lagunetatik, zortzi gelditzen dira: bat billa, bestea kartzelan. Zortzi horietatik bostek argitaratzen dute J.M. Escubi Larraz eta C.E.-aren jokabide illuna: Harek bere baitarik moldatu du C.E. talde berri bat Biltzar Ttipiko beste lagunen kontseillurik eskatu gabe.

Hola jokatuz, euskaldungoa Españiako auzietan itotzen dute. Horiek moldatutako Biltzarra deitzen ahal genuke E.T.A.-ren barruan jaio den marxista-leninista sasi biltzar españolista.

Biltzar hori osoki bastarta da: nahikoa jakitea nola baztertuak izan ziran iritzi berekoak etziren lagunak.

Huna beraz Biltzar Ttipiak hartzen dituen erabakiak:

1. Kanporat botatzea: J.M. Escubi, berak moldatutako C.E. taldea eta horiekin ados diren lagun guztiak.

2. Ahal bezain azkar Biltzar Nagusi batean biltzea beren ustez zerbait on esaten edo egiten ahal duten E.TA.-ko lagun guztiak.

3.— Entzule bezela gomitatzea Euskal Abertzale alderdi bakoitzetik ordezko bat.

Paper honen bidez E.T.A.-k jakin arazten du beren gain dabiltzan gudari guztioi edo kanpo botatako buruzagien saldukeria ikertu nahi dutenai, xehetasunak billatzen ahal dituztela paper hau firmatu duten Biltzar Ttipiko bost lagunetarik edozeinen ganik.

Zorionez, gure herritar gazte gehienek badakite, benetako bide bakarra dala, Euskadi osoaren askatzeko alkarrekin jokatuz daramagun gudua.

Horiek hola dirala dio E.T.A.-k, eta herriaren iritzia goraki agertzen eta onhartzen du. Baña argi ta garbi esaten du eztuela nahi axaleko edo itxurazko beregaintasuna, baizik euskaldun bakoitzaren askatasun osoa, lendabizi Euskal gobernu nazional baten bidez eta gero Euskal Estado Sozialista Nazional baten bidez.

E.T.A.-k zuen fundatu orain dala urte batzuk, Erresistentzi Berria, Euskadiko lur guztiak askatu beharrez ari diren alderdiekin alkarturik, Erresistentzi berri hori abiatu da Euskal Frente nazionalari buruz, gure aberria osoki eta betierekotz askatzeko asmoarekin.

Hauek izanen dira Euskal Frente Nazionalaren fundamenak. Euskadi guztia bat egiña, Euskadi guztia bere gain, Euskadi guztian hitzkera nazional bakarra: Euskera.

E.T.A.-k jakin arazten du gure artean bizi diran guztiai, hemen jaio izan diren ala ez, sozial eta nazional salletan askatasuna lortzeko egiten den guduan, herriak daraman guduan, ez dirala bakarrik minoriak lanean ari, baizik herritar guztiak alkartu-ta. Hor dira bakarrik agertzen abertzaleak eta traidoreak. Gure herriaren eta bere erresistentziaren alde jokatzen ez dena bata eta bestearen aurka ari da.

Argi eta garbi dago: Euskadi edo España-ta-Frantzia, alde edo aurka, aukeratu behar. Alde batetik Euskal Estado libre bat gure iraultzaren helburua lortzeko, eta bestetik oraiko sistema, lasai bizi direnek iraun arazi nahi dutena. Euskadi sozialismoaren garaitzapenean interesa dutenak (hau da, Euskal-Herriko langille guztiak, izan bertako edo arrotz) edo gaurko Españi eta Frantziako estaduak beren esku dauzkaten kapitalistak.

Guk Euskaldunok, Euskadin eta Euskadirentzako egiten dugu iraultza. Ez dugu begiratzen Españi, Frantses ala Albaniatarrek eskubiderik baduten edo ez, nazio izan edo ez aukeratzeko. Ez dugu gure baitan galde egiten beren aberria maitatzea ondo dagon ala ez, edo bere kultura ta hizkuntza izaten ahal dituzten ala ez. Hau zuzen deritzaigu, eta gure aberriaren asmoak zuzentzat harturik izan ditezen eskatzen dugu.

Ber denboran sozialistak gera eta mundu guztian sozialismoa zabaltzea nahi dugu. Beraz, internazionalistak gera eta horrengatik lagun nahi ditugu kapitalisten eskupeko diran aberri guztien burruka. Beste herriekin ditugun hartu emanak ikusten ditugu alkarren errespetuan eta alkar aberri bezela onhartuz. Beraz, maitasun berezi bat diegu Españi eta Frantziako inperialismoaren menpean dauden herriei (Cataluña, Bretaña eta abar...) eta kapitalismo internazionalaren menpean diren herri guziei.

Guk zapaltzalleak garaitu ezina mito hutsa da. Gure herriak ekintzaz erakutsiko du. Burruka onen oiñarri: kultura, politika, militar, sozio-ekonomiko saillak dira.

Burruka luze eta nekagarria. Sufrimentu gabeko burrukarik ez. Horren berri ez ahal dakite kartzelan dauden gudariak? Hau da gaurko zapalkuntza. Bihar Amerikarrek Españi eta Frantziko txakurrak lagunduko dituzte. Eta orduan izango da danok dakigun goi-maillako gogorketa.

Askatasunak eztu preziorik baña garesti pagatu behar da.

E.T.A.-k Euskadiko gizon-emazte guziei dei egiten du, eta bereziki gaztei. Abertzale alderdi guziak batasunera deitzen ditu, Euskal-Abertzale Frente bakarrean, bakoitzak bere iritzi eta politikan gordetzeko askatasunarekin.

 

Euskadi Batua                      Euskadi Euskalduna

Euskadi Askatua                   Euskadi Sozialista         

    Askatasuna edo Hill

 

EDUR ARREGI                                      

J.J. ETXABE                                

EMILIO LOPEZ

YULEN MADARIAGA

FEDERIKO KRUTWIG

 

   E.T.A.

 Euskadi Eta Askatasuna