ZUTIK! 60

 

DERITZEN-TALDEAREN POLITIKA-BIDEAZ

 

Harriturik gaude abertzale batzuen jokabidea ikusita: politika-ekimen baino borondate hobea izaki, 'VI Asamblea' delakoa Euskal Abertzale Elkartean sartzea proposatzen bait dute (gure honetan 'VI' deituko duguna, laburtu nahiaz). Areago: moldaketa batera behartuz, 'VI' taldeko batzuek parte hartua dute zenbait biltzarretan.

Gertaera horiek ezin larriegoek direla sinistuta, 'Vl'ren agerkarien bidez azterketa hau egitea erabaki dugu. Noski: dato berrien arabera, eta Euzkadi-n duren jokabidea oiñarritzat hartuz, osatu egin daiteke azterketa hau.

1.— Euskal nazio-zapalkataren Ikuspen abstraktoa

Euskal kutsuko hiztegiarl eutsi dio 'VI'ak: erabiltzea maltzurra da. "Nazio-zapalketa" aipatzen da horrela horien paperetan, esate baterako. Baina argi Ibilli behar da: 'VI'ak aipatzen duen zapalketa hori ez da NAZIO-zapalketa bat, alegia: etnia-komunidade batek beste bati bere hizkuntza, bere aparatoa eta bere interesak har-erazten dizkiona, azkenean bilduz eta irentsiz; baizik-eta klase-zapalketa huts bat. 'VI'-ren ustez, gure harritasunezko nortasuna salbatzeko burruka egiten dugula esateak eta nortasun hori ez dela ez frantsesa eta ez española) ez du funtsik, ez du ezer asan nahi.

Etsaitzat, horrela, "fazismoa" aipatzen da, edo "sistema", edo "patronala". Batzutan "españatar estadua" aipatzen da; baino azkozaz maizago "Fazista Estadua", eta hau esaten zaigu: "patronalaren kontra, eta fazistek egindako bere Estaduaren kontra" burrukatzen dugula. (Berriak 3). "Solidaridad" deritzan idazkian, Burgos-ko auziaren aurrekoa, "fazista pakea ontzat ematen ez duen euskaldun herria" aipatzen da. Eta "Nueve penas de muerte" delakoan, "fazistek ausartu egin direla". Perez Jauregi-ri buruz "fazistek hila" Izan zala. (Berriak 2.)

Arazoa ez zaie NAZIO-arazo bat iruditzen, kultura desberdinetako nazioen burruka; ezta etnoziodio, edo herri desberdineteko liskarra ere. Hau inoiz ere gertatzen ez dela esaten zaigu; herriek elkar malta balute bezala, Kondairan sekula ETNIA-gorrotorik eta gerrarik gertatu ez balitz bezala... Politiko-sozial zapalketa bat dagoela esaten zaigu, burgesiak ez baste ezerk sortua. Gambiamendu bat dator horrela: frantses eta españatar estaduak kondenatzetik, NAZIO-zapalketa bat egiten dutelako, KLASE-ZAPALKETA kondenatzera pasatzen dira. Alegia: nazio-zapalketa hutsaren hurrena dela adierazten zaigu. Hori hala izanik, nahiz orain euskal herriaren deseginaldi bete-betean egon, eta nazio-nortesunaren galtze bete‑betean, VI’ak ateratzen duen propagandak Gipuzkoan haina balio dezake Murcian. "Berriak" etan eta gainerakoetan ateratzen den propaganda ez da ABERTZALE propaganda bat, ESPANOLENTZAKO propaganda bat baino.

Doinua filantropia huts bihurtzen da batzutan, eta abstrakzio galanta: "ETA-ren kontra hasi du gerra SISTEMAK. Baina ETA-ten aurkako gerra hori, HERRIARI AGINTEAK egiten dion gerra bihurtu da. ABERATSEK TXIROEI egiten dieten gudua da, ESPLOTATZAILEEK ESPLOTATUEI egiten diotena, GUARDOZIBILLEK BARRIKADEN kontrako barbera" (Berriak 2). Batzutan BUZOAREN eta KAPITALAREN arteko herra bezala aurkeztutzen da.

2. — Euskaldun arazoa: españatar probintzla-arazo bit

Orain dela sei urteko "felipe" tarrek bezalaxe, 'VI'ak bestelakatu egiten du GEOGRAFIA-HIZKUNTZA. "Españatar Estadua" aipatzen du (guk "España" esaten duguna esateko); "HegoaIdeko Euzkadi" (= "vasco-navarro" deritzan herrialdea, barruan dagoen guziarekin); eta "Euzkadi eta Españatar Estaduaren menpean dauden beste herriak". Baina honi ez dagokio EUSKAL MAMIRIK. Ez dute Españanengan ATZERRITAR OKUPATZAILEA ikusten, baizik-eta BERENA DEN GOBERNU TXAR BAT.

Berdin-berdin jokatzen dute ETA ezagugarriarekin: ez dute berek nahi ez Euskal Erresuma Askatu bat, ezta sinisten ez duten politika-askatasunik ere Baina E + T + A letrak oso istimagarriak dira, hain zuzen, "ezker aldetik" españatar inperialismoa egin ahal izateko.

Dorronsorok Burgos-en esan omen zuen frase bat bere eginik (elegia: "euskaldun nekazari bat bezin zanpatuta dagoela andaluziatar nekazari bat"), bide beretik jotzen du 'VI'ak: "Nafarroa-ko nekazariek eta Ataun-go baserritarrek bat egin behar dute andaluziatar nekazariekin, elkarrekin zapaltzailearen kontra burrukatzeko". (Berriak 2). Jakina: euskaldun nekazaria eta andaluziatar nekazaria BERDINKIN ZAPALDUAK baldin badaude, zergatik litzake ? Naziozapalketa, hutsa izanik, "burges mito" bat litzakealako. Baina frantses marxista batek, alemanen zanpaldian, "frantses nekazaria bezin zapaldua dago alemen nekazaria esan balu, Gestapo-ko ajentetzat hartuko zutekean denek.

Andaluziatar nekazariek euskeraz egingo balute beren soldaduzka, argi-eta-garbi somatuko luteke orduan 'Vl'koek andaluziatar gizajoen zapalketa; baita, noski, gogotik "cante-hondo" kantatu ere, burges folklorekerian erortzeko batere bildurrlk gabe. Españak jasango lukean NAZIO-ZAPALKETA salatuko luteke orduan, eta euskaldun okupatzailearen kanpora-beharra aipatuko luteke lasai. la-ia gaurtxe ere horixe esaten bait dute !

Hortik heldu, beren naziokeri españazalea urraturik, garrasi etsi hori, gorroto, arnegu eta etsimenduz egina, Etxabe-k behinola esandako izugarrikeriak ezin jasanez: "Ez gara gu anti-frankista, anti-españolak baino"... Baina, ez ote dira gaur vietnamdarrak anti-amerikatarrak ? Ez ote ziren errusiatarrak ere anti-alemanak, aleman-zanpaldiak iraundu zuen artean ? Ez ote ziren mao-zaleak anti-japonesak, japondarren okupaldiak iraun zuen artean ? Zer ari dira oihuka españazale amorratu horiek, marxista berbeta batez jantzirik ? Oraindik ere ETA mogimendu aintzatsuaren parte batez nagusi diren horiek, be ote lituzteke beren soinekoak urratuko, España Frantziapean egonik, españatar erresistente batek 'anti-frantses' izatea aitortuko balu ? Zertara dator beraz txatxukeri faltsu hori guzia ? ‘VI’-ari , Unamuno eta Maeztu traidoreei bezalaxe, Españak min ematen die; Españak ematen die min, bai. Baina horretara gauzak, Españara joan behar dute burruka egitera.

Euskaldun arazoa ez du frankismoak sortu, eta ez da frankismoaren amaierakin konponduko. Eta ba dira, bestalde, 250.000 euskaldun, NAZIOKIRO ZAPALDUAK, eta frankismoaren bitima inoiz ez izanak: Hendaia-tik Eskiula-ra, Gixunetik Urepel-era.

Horrengatik, eta sentido horretantxe, asan zuen Etxabek ez garela anti-frankistak, anti-españolak baizik. Eta abertzale garen guziok horrelaxe konprenitu genuen. Ez dugu euskaldunok batere beherrik anti-frankista gisa espantuka hasteko; zeren-eta gura eskuin-darrek berek millaka galdu bait zituen gizonak Franco-ren kontrako guduan, bai Euzkadin eta bai Euzkaditik at, eta iskilluak eskuetan zituztelarik. Esaera horren kontra kontra egiten duenak, beraz, gure burruka eta gure zanpaketaren kondairari ez-lkusia eginez, bere barnemuin hispanotarra ezin minberagoa salatzen digu, ez besterik.

Nafarroan, Eaton-ibérica delakoan izandako oporrak direla-te argitara emandako agerkarian, honela mintzo da 'Vl'a: "Atzo Bandas, Orbegozo, Madrilleko Metroa, Granada, Erandio eta Burgos-ko auziak erakutsi zuten gure langile arteko batasuna". Baina, kontuz: leku-zerrenda horretan ez dira ESPAÑATAR ESTADUKO puntu batzuk aipatzen, denak mailla berean. Hots, horixe da Espartero leneralak onhar arazi digun BURGES probintziakeria barbera.

España-barruko batasun-nahi hori etengabe agertzen da: "loturak azkartu beber ditugu lantegien artean, probintzien artean, herrien artean". Frantzia-ko probintzien artean ote? Europa-ko herrien artean ote? Limousin-darren eta Erriojatarren artean ote? Ez horixe ! Gipuzkoa eta Murcia-ren artean, Bizkaia eta Leon-en oartean, Nafarroa eta Ciudad-Realen artean, euskaldunen eta españatarren artean. Hau da: alemanen zanpaldian, kosakoen eta alemen artean, moskutarren eta berlinderren artean... Arjelia-ko Aurés eta Frantzia-ko Creuse-ren artean OAS-ren garain... Saigon eta Florida-ren artean gaur... Horra hor horiek proposatzen diguten "internazionalismoa"... Eta argigarri gisa, Granada-rako bidalketa eskeini ziguten, PCE-aren jokabide ezin-inperialistagoari eutsiz.

3. — Anti-españolismo gisa ager daitekean guziaren arbuloa

Euskalduna dena atakatzeko bildurrik batere ez du erakusten 'Vl'ak (esate baterako, Etxabe, Montzon, AnaiArtea, Alderdia, eta abar kritikatzeko). Baina, itzuletara, ESPAÑATAR sendimenduak mintzeko ezin bildurrago da beti, bai izkutuan duen españatar chauvinismoarengatik baita bere zuzendarien españatar sendiberatasuna ez ikutzeagatik.

Horrela "españatar langilleen burruka geroen burruka dadiote - Langille-klasearen etsaiak geronenak dira... Bide bat besterik ez dugu oligarkiaren kontra eta bere Estaduaren kontra: españatar, katalandar eta galiziatar langilleekiko batasun pratikoa, Honek eman dizaiguke bakarrik gure egoeraren konponketa, bai klasezapalketaren aldetik, bel nazio-gisarena. Gure lagunak KAPITALAK eta FAZISMOAK zapaltzen dituenak dire; eta gure etsaiak ESPLOTATZAILLEAK ETA FAZISTAK; baita hauek Ibarra, Etxebarria, Legizama edo Txurruka deitzen direnean ere" (Berriak 2). Ez da burges españiatarrik batere aipatzen, alerik ere ez balego bezala. , Baina !au aipatzen dira, eta Iauak izan euskaldun nabarmenekoak. Zein da gaur arrazakoia gurean ?

Mugarik gabe ataktzen da "euskaldun" burgesia (beti ere kakotxen artean), "abertzaleak" (kakotxetan beti), eta "jatorrak" (gausa bera). Areago: "Berriak 6"-ean bortizki kritikatzen da "Cooperativa Carrocerías Ormaiztegui" delakoa; eta, hiru egiazko izen emenda gero, hau irakurtzen dugu: "Esplotazioa, langile arteko diskriminazioa, esplotazioa eta egun orozko makurkeriak presente dire. Beraz, "Carrocerias Ormaiztegui, SCI" bizi behar dena etsi ezinekoa da: "Abertzaletasuna" eta "proletargoeren interesak"; bi hitz beztitu hoien gibelean, direzioak razismoa, neurri izugarrietako zapaltzea lekuko dire. Hauek dire beraz abertzale ta proletargo nonbratzen diren jauntxo diruzale burges hoiek, bere egizko aurpegiz proletargoaren aitzinean juzgatu ta zigortu behar direna... jauntxo alu honen menean dago une hontan enpresa hori". Hemen, beraz, españazale chauvinistak lasai ari dira barra-barra, eta haserrea eta gorrotoa gidari, neurririk gabe atakatzen dute “abertzale"tzat daukaten jendea.

Baina sekulan ez dute hitz bat ere esaten ekarritako españatar aparato guziaz, zapalketaren agible eta obratzaille diren funtzionario eta ajente diren millaka horietaz; ejerzitoa, probintzi-ordez-karitza edo delegazioak, lantegi-zuzendaritzak, eta abar, betetzen dituzten horietaz... "Berriak" horietan ez da inoiz kritikatzen ezta inokaz ere Rodriguez de Quintanapallarik edo Palacios del Coto-rik. Kristikatzen diren guziak, Direccion General de Seguridad-etik kanpo inork gogorkiago jipoitzen dituenak, beti ere, beti, Garaikoetxea, Txurruka, Urrutikotxea eta Dendariarenagoitia dira. IZEN-HAUTAKETA ARRAZAKOI horren xedea gauza agiria da: EUSKAL BURGESIAZ kanpo beste zapaltzaillerik ez dagoela sinistarazi nahi dute. Non ordea ? Españolek gure zapalketan parterik ez dutela sinistarazi nahi ligukete, gura arazoan garbi-garbi baleude bezala...

Horretatik España-ren ikuskera ezin-zoriontsuago: eta "gure liberazioari buruz ditugun 27 milloi adiskide horiek”., Aberri-Egunarakoan 'VI'-ak aipatuak. Españatar guzi-guziek,diotenez, Euskal Herriaren nazio-askatasuna nahi dute...Bakar bat kontra: euskaldun burgesia (baita, jakina, Alderdia, "abertzale ez dena")... PSOE, PCE, POUM, ARDE, eta abar, euskal nahien Iaguntzaille ezagunak dira... Baina, beharbada, 'VI'-ak ez du uste partidu horiek benetan español horien ordezkariak direnik; eta, hori dela bide, ondorio bitxi honetara allegatuko ginake: abertzale helburuaren adiskide diren 27 milloi horiek ez direla inun sartuak ez ordeztuak... Eta horra hor 'Vl'koak España-n zelula berriak sortzeko abian (nola bestela joka ?) "cante-hondo"-ko abertzale horiek, hamarka milloitan, biltzeko. Gisa da, jakina.

"Solidaridad" izkribuan berdintasun-nahi berberaren agiriak amaten dituzte, eta beti españazaleak ez mintzeko: "Burgos-en epaitzen dena ZAPALTZAILLEEN ETA ZAPALDUEN ARTEKO BURRUKA luzea da... ESPLOTATZAILEEN ETA ESPLOTATUEN arteko burruka luzea... BOTERETSUEK argi-eta-garbi aurpegira bota diguten desafioa". España-k euskal abertzaletasunaren kontra montatutako auziaz ezer ez.

Ezin gogoangarriago da, esate baterako, Baiona-ko manifestazioa azaltzerakoan, nola egiten duten alderdi anti-españolak ez aipatzeko. Biharamunean frantses egunkariek Konsuladoeren aurrean erretako españatar banderaren berri enlaten zuten, manifestezioaren egintza egiazkoa izan zelako; baita horren fotoak aman ere. Baina "Nueve penas de muerte" deritzan idazkian aipatu ere ez dute egiten egintza hori 'VI'koek. Aldiz, bandera gorriak eta "Euzkadi Gorria" oihuak aipatzen ditu. AIPATU ERE, EZ DUTE NAHI banderaren gertaera, banera hori sakratutzat daukatelako (nahiz bandera erahori ez izan españatar eskuindarrena baizik). Guztiz alderantziz, euskal ikurrinari farre egiten diote, eta baste bat asmatzeko ausardia .................................................... ikurrinatxo bat... Hemen beraz, bost axola izan zitzaien euskaldun ikurrina ez errespetatzea.

Gauza bakar bat aipatzen dute: "lur-jabe berberak, esplotatzaille berberak, guardozibll berberak, etsai berberak" (Berriak 2). Ezta tiroka ere ESPAINA ETSAIA. España-ko 'klase zuzendaria' oztaozta. Baina USA atakatu beber delarik, lasai diote "USA, go home"; eta ez "USA-ko klase zuzendaria, go heme". Guztiz patxaran ere diote hau: "Vietnamdarrek eta brasildarrek bezala, kubatarrek eta uruguaytar tupamaroek bezala, euskal herriak ere YANKITAR OLAGARROAREN besotzarra ebakitzen jakingo du gure herrian". (Berriak 3). Zai gaude eta egongo "gura lurrean ESPAÑATAR OLAGARROAREN besotzarra" irakurtzeko. Eta exerita egon gaitezke... Ez zaigu itzuri, gainera, brasildarrekin, kubatarrekin eta uruguaytarrekin alderatuz, "ahaztu" egin zaie berriz herri horiek ez dutela HIRU GERRATEREN ONDOKO MILITAR OKUPAZIORIK eta ez daudela BITAN ZATITURIK.

"Berriak"-etan egertu denez, lzko ez da EUSKAL NAZIOAREN gizauren bat. Irakur dezagun: "lzko eta besteok Herria zarete, Herriaren defendatzailleak zarete; Herriaren hiltzailleen juezak" (“Batasuna" orrian). Eta berezten dute: "España-ko Estaduaren zapalketaren aurka gaude, ez españatan herriaren aurka" (Eaton). OAS-ak ere gauza bera asan ohi zien arjeliatarrei: kakoa ez zela FRANTZITAR ZAPALKETA, ADMINISTRAZIO TXAR BAT baizik...

'VI'-ren ustez Euzkadi ez da burrukan ari españatar NAZIOZAPALKETAREN kontra, gauza oso zabal eta mugagabeen kontra baizik: "KAPITALAREN kontra ari gara, eta langileen kontra egiten duen zapalketaren kontra. ZENTRALISMOAREN kontra, gure herria zapaltzen duelako" (Eaton). .......ten denez.. euskalduna da jasaten dugun zentralismoa...

4.— Autodeterminazioa

Vietnam-i buruz mintzo direlarik, ATZERRITAR APARATOAREN KANPORATZEA ETA BATASUNA aipatzen dute; vaina Euzkadin ez dute auto-determinazio eskubide laxo bat baizik eskatzen; eta honen bidez geure buruz eta aske hau erabakitzeko: ia berezi nahi dugun ala betirako lotu... "Euzkadin bultzada herrikoi horrek, nazio-eskubideen errespetoa eskatzen du, AUTO-DETERMINATZEKO eskabidea" (Berriak 2). Esaten zaigunez, "horixe da herrikoikiro nazio-zanpaketari amelo emateko modu bakarra'' (Berriak 2). Edo-ta: "horrekin euskal herriak auto-determinatzeko duen eskubide zuzena galdu gabe, alegia„ beste herriekin paretasunean eta libroki BEREZTEKO ALA ELKARTZEKO duen eskubidea" (Berriak 2). Baina, kontuz: "Ez du honek adierazi behar inolaz ere erdi-uharteko gainerako herriekin etsaitu behar duenik, euskal burgesiak sinistarazi nahi digun bezala"... Komunista Alderdiak. esate baterako, langilleak ez aurkatzeko, Nafarroan "euskal inperialismo"rik egin behar ez dele dio...

Hau ez da aski traba, halare, 'VI'-ak PCE-rekin harremanak utz ditzan, edo agiriko dektaraziorik batera harekin egin ez dezan. Alderantziz ere, Carrillo-k "Gana Euzkadi Askatauta" esaten du oihuka...

5.— Helburua: "abertzeletasuna harrapetzea"

Helburua hau da: “burgeslarI abertzaIetasuna harrapatzea", hau da, abertzale diren indar guziei kentzea... "Burgesia naziokoiaren eskuetan — diote — abertzaletasunak ez zuen balio gauza baterako baizik: Euzkadi-ko LANGILLEAK ZATITZEKO, eta klase-kide diren españatar, katalandar eta gailiziar langilleekin hasarretzeko" (Berriak 3). Alegia: Euskal ABERTZALE pizkunde osoa, Xaho, Zumalakarregi, Kanpion eta Arana-Goiri-gandik gaur arte, ez da besterik izan ESPAÑATAR LANGILLE-KLASEA zatitzeko bide bat baino.

"Gaur ulertua dugu-irakur dezakegu segidan — ez dela mami herrikoi hori lagundu behar... HARRAPATU baizik" ("Berriak" berak marratzen du hau). Eta ekiten: "nazionahiaren bandera KENDU behar diogu burgesieri honen eskuetatik''. Eta, abertzale mogimendu GUZIAK, berezkuntzarik batere gabe, "burgesak" izaki, horrek esan nahi du garbiki ERAUZI egin behar dela errotik abertzeletasuna, eta haren ordez españatar muskuzalekeria jarri behar dela gidari. Ez dugu, ikusten soilki PCE-aren tesirik ezagunenen aldera hurbillera ikaragarri bat, baizik-eta "transmisio-uhal" delakoak berak ontzat ematen direla: esate baterko, PCE-ak kontrolatzen dituen CC.OO. delakoak: "lantegi guzietan gure mogimendua zuzenduko eta batuko duen organizazioa behar da. Tresna hori ezin daiteke izan "Comisiones Obreras" baizik" (nafar oporretako orral).

6.— Zatiketaren taktika

Ez ditu hala ere modu berean hartzen 'VI'-ak abertzale talde guziak. Esate baterako, hiru mailla moldatu ditu ETA-ri buruz: 1) "mili" deitzen dituenak (alegia, gure Gudaritza-Adarra mespretxuz izendatzeko hitza), talde hau "militarista", "fazista","arrazakoia", "burgesa", sozialismoaren "aurkakoa", eta abar, salatuz, 2) "Gataska" taldea, Lopez Kruttwig-ena, bapatean "progresista" gisa bataiatua. Eta 3) Biltzar Ttipko beste bi lagun, Madariaga eta Arregi, mespretxatuak eta baztertuak arras. (Berriak 3).

Kondenatu egiten da, era berean (Berriak 3) "konsularen arazoan bitarteko izandakoak", hauetan doínu "rebano burges eta apezgai" antzemanik (hau da: Anai-Artea); eta Montzon-Etxabe "elkarketa santua" salatzen da.

Abertzale Elkarteari dagokionez (gero xehekiago aztertua) 'VI'-ak hau dio: "euskal herria saltzeko eta burgesiari saltzeko" sortu nahi dela. Gero halere sartzea eskatu du, denbora berean galere Alderdia-rekin itsuskeri guzien bidez eten-nahiz: Alderdia "abertzale ez dela" proklamatuz, Alderdiaren kontrako paper ilunak atereaz, eta abar.

Areago. "ETA-Iraultza edo Hill" izenpetzen duen aparatoa ezkerkoikerian dago (1966-an "felipe"ak bezala ), eta burgesiarekin ez du inolaz ere traturik batere nahi. Baste loku batean asan dugunez, euskal burgesia beti aipatzen da kakotxen artean ("euskal" burgesia, beraz); eta horrela idatziz gauza bat jakinerazi nahi dute: burgesia ez dela, eta ezin daitekeala izan, euskalduna. Era horretan, 1971-ko Martxoaren "Batesuna- Iraultza ala hil" orriak, "Bailara bateko maiak" firmatua, langilleriaren eta euskal burgesiaren artean dagoen desegokitasun guztizkoan agrerazten da: guretzako abertzaletasun iraultzaillea eta burgesiak egiten duen esplotazioa ezin daitezke elkar... gura klasea arriskutan jartzen duen ideien eta ekintzen etsaiak gara... gure klasearen eta burgesia kapitalistaren artean dauden burrua eta etsaitasuna diximulatu edo txikitu nahi dituzten guzien kontra gaude, bai ekonomiaren maillan, bai gizartekoan edo kulturakoan".

Baina ezkerkeria guztizko horrek ekintza- eremutzat... Glbraltar-tik Ahunemendira-koa hartua du zehazki.

Nazio-kontradizioa hutsa dela aipatu dugu gorago, andaluziatarrak eta euskaldunak "mailla berdan zapalduta" bait dau .. (Berriak 2). Nabiotarra ezteusa eta hutsa izanik, Aberri Eguna ABERTZALEA HUTS-HUTSA DA. Sentidua eta funtsa izan dezan, edo "burgesa" da (hau da: "chauvinismo aranista" harek asmatutako "festa" madarikatua emanen); edo Aberri-Eguna "langiIlea" da, hau da, usteker ia arrazakoiak probetxatuz, PCE-aren aginduetara montatutako egun bat.

Horrela, lotsagabekeri osoan eta aurpegi ezin gogorragorekin, Aberri-Eguna bitan zatitu behar dela dio berriz ere; eta ez da betiko leloa beste modo batera esatea baizik: nazio-kontradiziorik ez dagoela. Kontradizio bakarra "españatar lagunen" eta "euskal burgesia"ren artean dagoela.

Horretarako 'VI'-ak ETA-ren kondaira faltsutzen du. 1966-an ETA-k eta Enbata-k Irun Hendaian Aberri-Egun bakar bat elkarrekin montatzea erabaki zuten; eta hau bi arrazoin ABERTZALERENGATIK: 1) Bidasoa-ko muga berezlea modo nabarmen batera salatzeko. 2) PSOE salatzeko, urte hartan oraindik ere PSOE-k ez bait zuen nahi izan Aberri-Eguna Iruñan egitea, "euskal inperialiemo"rik ez egiteko. Baina hau "ahaztua" izan da oraingoan. Eta "felipe"tarren ikuskera nahiago dute, Zutik 40-an agertua (zenbaki hau ESBA-ren zuzendaritzapean idatzi zen, ETA-tik kanpora joateko beraz baino lehentxeago, joera hori botaia izan biltzen V-gn. Biltzarrean). Infi I tratutako mordoska hori ora in dela 4 urte izan zen ETA-tik jaurtia. Haiaz ere, "Berriak 5"ean, "Patriotismo obrero frente a nacionalismo burgués" artikulua kopiatu dute, eta Aberri-Eguna bitan zatitu-beharraren arrazoinak "oso ederki" biltzen omen zituen... Arikulu hori, sasi-ezkertar inperielismoaren benetako bilduma bikaina, ondorio hauetara iristen zen: "Gazte batzuek ba dakite "Euskadi Askatuta" hitzak ez direla itxura baizik, eta beren atzean Euzkadi-ren EGIAZKO JABEAK IZKUTATZEN DIRELA". Hau da, Cervantes-en gaztelera garbian: 'VI'-ren ustez, "felipe"tarren ustez bazalaxe, "Euskadi Askatuta" oihua ez da itxurakaria baizik; eta horren atzean "Euzkadiko jabe egiazkoak" daude, izku.....rik: hau da, noski, Espania, Frantzia eta oligarkia fam......ori. Beste modu batera esateko, gobernadoreek, prefetoek eta oligarkek, goizetik beretik, "Euzkadi Askatuta" esaten dute garrasika, eta azpitlk mogimendu abertzaleak finantzatzen dituzte... Eta hau, egia aitortzeo, ez genekien.

Txatxukeri hauetaraino eramaten ditu Euzkadi-rekiko beren gorrotoak; eta euskal problema BURGESIAK ASMATUTAKO TRANPA bihurtu nahiak. Gainerakoa hortik aurrera PCE-ek prestatzen duen "marxismoa"ren kontua da.

7 — Burgos-ko Txostena

Oraindik ere ondorio zelebreagorik ere ba du horrek. Burgos-ko etarren txostena irakurri duenak gauza bat ikusia du noski: ez beti txit garbiro beharbada, baina Burgos-koak, Euzkadi Euskaldun eta Askatua eskatzean, Euzkadi-ren euskalduntzea, eta euskaldun burgesia barne sartuz Euskal Abertzale Elkartea defendituz, xehe-xeheki daude V-gn. Biltzarrean erabaki zen bidean. Alegia: hain zuzen ere FELIPETARRAK JAURTIZ onartu zen jokibidean.

Baina, Burgos-ko Txostena 'VI'-ak atara du; nahiz dokumento horretan Abertzale Elkartearen beharra, euskal burgesiaren laguntzarekin, proposatzen bada. Txostenaren idazleen eta argitaratzailleen artean, beraz, ba dago kontradizio bat; eta kontradizio HORIXE DA HAIN ZUZEN Biltzar Ttipiaren eta 'VI'-ren artean dagoen kontradizioa, hau da: marxista-leninista abartzaleen eta españatar trotskisten artean dagoena.

Zergatik argitaratu du 'Vl'ak beraz bere ideiak atakatzen dituen dokumento bat? Bi arrazoin agirirengatik: 1) Txosten horretan, kondenatoek, jaso dituzten berri faltsu eta makurrengatik, Biltzar Ttipian aurkitu uste dutetako... "liquidacionismo" delakoa, alegia, abertzaletasunaren bazterketa... 2) "Españolista"-izen kaltegarria nota edo hala beren bizkar-gainetik kendu nahi dutelako, EGIAZKOA delako baten ere.

Jokabide hau, horretara, politikazko lotsagabekeria salatzen du 'VI'-en ondo nabarmenki. 

8.— Konsularen harrapaketa

Aztergarria da arazo horretan 'VI'-ak segitu duen bidea.

Azkenean, atzerakoda haundi bat eginez (ekintza ezin herrikoiago izan zelako) punto bakar bat onhartu du azkenean 'VI'-ak: "burges legekeriaren kontrako atakea". Berriz ere !

Eta modu honetara biltzen dituzte beren iritziak: "Ez guk, ez Euzkadi-ko langileek, ezin dugu abertzaletasunta burges "abertzaleen" politikeri atzerakoien kide bihurtu. Hauek, harrapatzailleen tarteko jarriz, nota edo hala saiatu dira euskal nazio-burruka klase-etsaien eskuettik kentzen: alegia, euskaldun langilleengandik". Hau GEZURRA da. NAZIO-ARAZO BAT dela azaldu diete tartekoek periodistei. Eta hauxe da 'VI'-koek barka ezin dezaketena: anti-fazismo abstrakto zoragarri izan zitekean afera bat eskuetatik itzuri zaiela.

Beste punto bat ez digute barkatzen ere: munduaren aurrean garbi gelditu dela ETA eta 'VI'-ren arteko diferentzia. Eta hau ez dela naziokeri burgesetik naziortetasun marxistara dagoen tartea (jaurtitzearen izenpetzailleen artean bostek aitortzen bait dute marxista beren burua); baizik-eta ABERTZALE MOGIMENDU batetik, PCE-eko adar sasi-libro bateraino eta sozial-inperialismoraino dagoen tartea.

Ez dute barkatzen Donibane-ko "Madison" osatuan berrilariak pausatzea, eta konsularen gora-beherengatik pausatu zireta baten ere jakitea; ezen ba dakite garaitzapen hau ABERTZALE talde batek bildu duela. Eta euskal problema españatar komunismoaren aurpegi gisa presentatzeko beren plana pikutara joan da.

9.— 'VI'-ren barne-zuzenbideak bere arduradunentzat

Orai arte agiriko paperak aipatu ditugu. Baina geure eskuetan ditugu "Barru lanak" txosten izkutua, eta "Dos notas a ultima hora" delakoa. Bi isilpeko paper diva.

Labur ditzagun ahalik eta gehienik :

a) "Oraingo egoeraren azterketa"

Dagoaneko genekiena baieztuz, 'VI'-ak arrisku bat ikusten du: EUSKALDUN ESKUINA. Ez españatar inperialismoa, edo herri giseko gure itzaltzea, hauek ez bait dira azaldu ere egiten beren kezka-mordoen: "euskaldun eskuinak, baztertua, bere batasuna irabazi nahi du berriro; eta horretarako "Etxabe"-jokabidea erabiltzen dute, edo lehenago gainditu egin zituen izen bat: Abertzale Elkartea... eta Montzon ikusten dugu hor, arazoan juez gisa,.. baina sistemak ezin dezake probetxa kinka hau. Baina bere interesak zaintzeko EUSKALDUN ESKUINA BALIATZEN DU. Horrela "aranismo"aren alde ikusten dugu, AUTONOMIARAKO GOGOAREN ALDE, kulturazaleen alde, Euzko Jaurlaritza presto eta zintzoaren alde". Hori guzia eta berriki gertatu diren gauza batzuk ez alderatzea ezina iruditzen zaigu: esate baterako, Montzon jaunak ez duela parte hartzen Abertzale Elkartea-ri buruzko elkarrizketetan. Paris-ko ezkerkoiek Euzko Jaurlaritza-ren lekuak okupatu dituztela, eta abar. GEZURRA da, bestalde, "Sistemak" eta "burges legetasunak" "aranismoa" defenditzen dutela. Hain da gezurra, irrigarri eta zozo ere gertatzen dela. Baina horixe da Zutik 40 felipearen ideia nagusia, baita betidanik ere: euskaldun burgesia dagoela agintean, eta berak zapaltzen dituela España-ko herriak oro.

Eta ekiten: "euskal eskuina gainditu behar da, Etxabe-ren, dimitituen eta ETA-ren jokaerak argituz". Guk ere gauza bera uste dugu: argitu egin behar direla dimitituen ("Saioak"), 'VI'-ren eta PCE-ron jokaerak.

b) "Ezkertarren koordinatzailleez"

Berriz ere temak nagusi: "euskal eskuina baztertu behar da". Jakina, sozialista garen aldetik, eskuinari nagusitu nahi diogu. Baina guretzako nazio-kontradizioa garrantzitsuagoa da gaur, OKUPATUA ETA ATZERRITAR APARATO BATEN MENPEAN bizi den herri guzientzako. Bildur direla aitortzen dute: "hau egiteko, behereko jendearen iritziaren arabera eta naimenarekin"; eren-eta "ETA eta PCE elkartuko balira, eskuindarrek arrazoin izango luteke gu españazale deitzeko". Koordinatzaille horretan 'VI'-arekin batera, PCE, "Komunistak", PSOE, eta abar, sartuko lirake. Baina ez lirake sartuko ez ELA — ezta denetan bat ere — ez ETA, ez Branka-taldea, eta abar. Hau da: bate-betean sartuko lirake sozial-inperlalista guziak, eta ezta euskaldun bakar bat ere... Hori dela-ta, oraingoz "ezkertarren Koordinatzaille" hori alde batera utzi behar dela erabaki dote.

c) "Berehala egin behar diren eginkizunak"

Bi punto nagusi aipatzen ditu: "eskuindarren kontrako burruka" (ez behin ere frantses-españatar inperialismoaren kontra); eta "BEHARBADA Abertzale Elkartearen asmoa botatzea"; "eskuina"ri politikebide hau "harrapatzeko".

d) "Politlka-taldeez eta gizarte-eskoIez"

Hauxe da beharbada denetan inportanteena. "Arduradun guziek heziketako ikastarotan egon behar dutela beti" asan ondoren, ikaskizun hirukun hau egertzen dute:

1) "Lehen maillan"

— Kondaira-ezaguera, kondairaren oinarriak

— Produzio-bideak: arkaikoa, jopu-arokoa, aiton-semeena.

— Iraultza burgesak eta kapitalista sistema.

— Soziatista sistema. Iturriak: ingles ekonomistak, utopikoak, Hegel, Kondairzako eta dialektikazko materialismoa. Pratika: alderdiak eta sindikatoak.

— Kondaira-eboluzio horren erasketa: Euskal Herrian, 1936 arte.

— 1936-ez geroztik gaur arte: klaseen azterketa.

2) Mailla gorena

— Politikazko ekonomiez 12 ikaskai: produzioa, produzio-indarrak, produzio-harremanak, gizarte-klaseak, t.a.

— Estrukturazpiak eta gainestrukturak.

— Georges Politzer-en fiolosofi-hastapenek.

3) "Politika-heziketaren araudia"

— Komunista Agiria (Marx-Engels)

— Ezkerkeria, Komunismoaren haurtzaroko gaitza (Lenin)

— Liberalismoaz (Mao)

— Pratikari buruz (Mao)

— Alderdiaz, eta abar.

Eta kitto ! !

MARXISMO-LENINISMO abstraktoari buruzko ikastaro bat da. Nun ageri da horretan guzian euskal kezkaren arrastorik ere? Ez dago hor ez frantses-españatar okupazioaz hitz bat ere, ez hizkuntza-arazoaz deusik, ez Hegoaldeko ekonomiakinkaz ezer, ezta deskapitaltzeaz, ez euskal kulturaren gaurkotzeko beharraz, ez euskal literaturaz, ez Naferroa-ko kondairaz, ez Ipar Euzkadiz, ez Foruez, ez mundu guzian zehar egindako españatar inperialismoaz, ez katalan arazoaz, ezta beste herrien pizkundeaz, noizpait desegiteko zorian egonak, eta gero askatuak (Txekoslobakia, Finlandia, Polonia, eta abar). EZTA EZERTXO ERE.

Hegoaldeko ESPAÑATARTZE EZIN AURRERATUAGOAN horrelako ikastaldi batek ezin dezake eman, ETA EZ DU EMATEN, KOMUNISMO ANTI-EUSKALDUNA BAIZIK, alegia: MARXISTA HIZKERIA duen inperialista talde bat baizik. Talde hori sortzen hasia da, kontra illunpean eusten dion oinarri batean. Talde hori 'VI' deritzan taldetxoa da.

Azterketa hau ez luzatzeko, beste baterako utziko dugu 'VI'-ren, "Saioak"-en (bigarren zenbakiak ez dio ezeri zorrik !), eta PCE-ren arteko antza harrigarriak. KAIKU bat izan behar da benetan hiruen artean kidetasun ezin bitxiagoek ez erreparatzeko. Batez ere, PCE-ren jokabide ezaguna (BETIEREKO INFILTRAZIOA) ezagutzen delarik.

Beharrezkoa da beraz, erosokerien eta egokikerien gainetik, eta sasizabalketaren tentazioak garaituz (alegia, "euskal ezker"ari ireki beher zaiokiola-eta abar), analfabetismo politikoa gaindituz hitz batez, arriskuak ikusi behar ditugu euskal mogimendu eta talde abertzaleok oro; ukatuz ez EUSKALDUN izena, ez areago abertzaleena, talde horri. Ezen hillabete bakar batzutan, eta kritika guzien kontra, horrelako traizio-jokabideetara lerratu baita.

Era berean, bai espero eta bai nahi genuke, atar abertzale horiek, anti-euskaldun hutsa den bortxa-alkandopa hori urratuz, 'VI Asablea' izeneko klike saldu hori JAURTITZEA lortuko dutela.

ETA-ko lagun guziok dugu erantzunbehar larri bat. Organizazioko abertzale guziei egiten diegu dei, nun nahi egon deitezen, illunpe-giro hau denon artean buka dezagun ; eta ETA, hispanotar zakarrez libraturik eta baturik, berriz ere ....tzara joan dedin. Hornetxek eman dio omena eta osp...  eta berriz ere Euzkadi Batu, Askatu, Euskaldun eta Sozialista hartuko dugu, burrukara goazelarik, lehenago bezala, helburu nagusitzat.


 

SOCIALISMOA ETA NAZIO-NAGUSITASUNA

"Larri-larrian esateko, ideia batzuen lardazketa gertatzen ari da gura begien aurrean: "langile-internaziotasuna" esate baterako, edo-ta "sozialismoaren lege nagusiak", "herrien arteko sozialista elkarkuntza", "sozialismoaren mundu-sistema", "batasuna", "nazio-nagusitasuna", eta abar. Ideia horiek alderdi bakar batetik eta hertsikerian azaltzen dira, ez zientziakiro, progmatismoan eta sasi-pratikotasunean baizik; eta erresuma bat edo batzuen beharren arabera erabili ohi dira... Azalpide horiek ezin dezakete iharduki zientziazko sozialismoaren kritikakizuna.

Mendeetan barreneko kondairan, nazio-arteko langile-mogimenduak, hedakunde-gune honetan edo hartan, eta beti ere egoera konkretoa beti kontutan hartuz, nazio-arazoaz arduratu behar izan du. Arreta ezin haundiagoa erantsi dio beti zientziazko sozialismoak. Ulertzan zuen-eta kapitalismotikako irteera, soziedade berriaren garaitzepena, sozialismoaren eta komunisrnoaren eraikiera, ez zirela sekula mamituko eta obratuko nazioen bitartez baizik. (Azpimarkatua gurea da.) Oinarrizko erantzunak emanak zaizkio, eta guk ez dugu arrazoirik batere horiek alde batere uzteko.

Nazio-arazoari buruz Leninen ideia nagusia hau da: herri bakoitzak eskubidea duela auto-determinatzeko, berex jartzeko eta erresuma askatu bat eraikitzeko. 1919-ez geroztik hau zion: "Komunismoa ez da onhar-arazten gogorgoaren eta bortxaren bidez". Eta hau eransten: "....Beste herrien hedakundearen mailek somaturik ere, ez da ezer agindu behar Mosku-tik". Ezaguna da bestaide Lenin-en jokabidea dagokionezz: 1917-en errusitar erresumatik aldentzeko dekretoa izenpetu zuen Finlandia-ren alde, nahiz Finlandia finlandiar burgesieren menpean egon.

Inork ez du lazkiago atakatu errusitar chauvinismoa Leninek berak baino, hau Errusian oso erroturik egon eta tradizino luze bat zeukalarik. Ez du inork horren azkarki burruka egin herrien heutaketa libroaren alde. Herrialdeetako langilerien batasuna lortzeko baldintza ezin-bestekoa iruditzen zitzaion hori, herrien artean konfiantza-giroa sortzeko, baita elkargana hurbiItzeko eta bateratzeko. 1922-ko PCP-delakoaren biltzarrarentzako idatziz, eta eri zegoelarik, ezin gogorkiago kondenatzen zuen errusitar chauvinismo., Stalin eta Djerzinsky horretaz Georgia-ren kontra baliatzen ari ziren mementoan.

Areago ere asan diteke: zenbat-eta nazio bat ekonomia, politika, kultura, eta abarren aldetik aurreratuagoa izan, hainbat-eta erabakiago izango du bere nazio-askatasuna eta libertadea defenditzeko deliberoa. Gure mendeari dagokion gertaera da hori. Azkeneko urte mordoska honetan, aurrerapen haundi bat izan da horri buruz... Amerikatar interbentziozaleen kontra Vietnam-dar herriak daraman batalla bi gauza da batera: etsenplu bat eta ikur bat. Argi-eta-garbi erakusten du horrek gaurko munduko herriak ez direla gertu nazio-esklabotasunean etsitzeko, ezta konkistatzaileen nahikundeak jasateko ere, nahiz hauek edozein motatako aitzekiak presentatu.

Kasu horietan, zein jokabide aukeratu behar du langile, sozialista eta iraultzaile den mogimendu batek, askatasuna eta nazionagusitasuna herrien nahia bihurtu direneen? Zalantzarik gabe gauza bat ez da ahaztu behar: nazio-liberazioeren aldeko gatazka, eta eskubideen paretasunaren aldekoa, inoiz baino areago gaur, sozialgatazkaren parte bat dela, alegia, sozialista oinarriein mundua aldatzekotan daramagun gatazkaren parte bat. Sozialismoa munduaren mailako fenomeno bat da. Ez da soilik sozialista erresumen eta komunista alderdien arazoabat, ezta langile-klasearena; gutxiago oraindik "sozialista sistera"ri dagokion arazo bat, ezta "herrien sozialista multzoarena" ere. Sozialista indarrak herri guzietan ari dira... lndar, alderdi, mogimendu, talde eta pertsona horiek hazten ari dira, eta nazio-maila batean ari dira lanean: nazio-baldinkizun berezitan ari dira, nazio-baldinkizun horiei dagozkien moduen arabera; eta hargatik ere ez dute galdu ez helburu nagusi eta jenerala, ezta izakera internazionala ere. Indar horiek guziak, errotik ado erdizka, gutxiago ala areago, denak dira gizarte-estrukturen aldaketaren aldekoak; eta sozialista baizik izan ezin ditekean sozial harremanen iraultza baten aldekoak. Hortaz, honien laguntza ezin diteke oparoa ian ez bada berez, hersturarik gabe, libroki, eta elkarrekiko interesen arabera osatzen, nazio-ezegugarriekiko  errespetu osoan ez bada.

Horrela bada, kesu honetan edo hartan, sozialista                barrundian edo bestetan (2), haundiren batek (edo txikir.....     ......atek agian) (1) sozialista erresuma (3) naziokerizk   egi... ....ahia agertuko balu, sozialismorekin ezer lkusi behar ez duen fenomeno baten aurrean ginake. Gertaera horiek ez dute ezer elkarrekin langile-klasearen liberatzaile-betekizunarekin, ezta sozialismoaren helburu nagusiekin. Marxismoaren eta zientziazko sozialismoaren kontra doaz bete-betean. Etsipena sortzen dute, eta mundu guziko sozialista indarrak nahastitzen, ilunpea eta zalantza ekartzen dute, eta bai nazioaren mailan bai nazio-artean abiatu behar den ekintza nagitzen eta trabatzen dute... Ez dago dudarik batere: fenomeno hori guztiz borta, anti-sozialista eta atzerakoia da.

On litzake honi buruz gogoraztea Lenin, 1916-ez geroztik, autodeterminatzeko herri-eskubideaz Izandako ezttabaida bat bildu nahiz, konklusio teoriko hontara iristen zen: herri baten langileria bat, bere interes berekoiek irabazirik, "beste baten bizkar-gainean" pausatzeko tentaldian erori zitekeala. Gari hartan ezin zuen Lenin-ek somatu ideia jeneal horrek izango zuen hedakundea, ezta zein modutan mamituko zen. Kondairak hartu du hori bere gain. Sozialista gizartearen deformazio-bideek erresuma langilearen eginte-burokrazieren aurkitu dute beren moldea... Eta erresuma haundi bat denez gero, berehala sortzen da aitzeki bidezko bat: "mundubetekizuna"rena, “erresuma eta alderdi zuzendari”ena, beste herriekiko hartu beharra den "babes eta geriza"rena, besteen "zoriona egin beharra". Hori guzia marxismo "egiazkoa"ren izenean egiten da. Baina marxismo horrek ez ideiak eta ez jokabideak inundik ere garbitzen ez dituenez pero, lehenagoko egintzetan eta argudioetan bilatzen da kakoa. Horrela, Stalin-ek esate baterako, Zar-en politikan bilatzen zuen etorria bere atzerri-politika asmatzeko".

Punisa Perivic-en “Sozialismoa eta nazio-nagusitasuna". "Sozialismoaren gaurko arazoak"_ 91'tik hartua 58  eta abar